Dorre bateko ordulari bat, funtsean, kontrapisuekin bildutako sokak erori ahala mugitzen diren hainbat ardatz dituen euskarri batez osatuta dago. Engranaje batzuk mugimendu hori mantsotu eta egokitu egiten dute. Ordularien zehaztasuna hobetu egin zen XVII. mendeko bigarren erdialdean makinarietan pendulua txertatu zenean.
1756an, Elgoibarreko parrokiako dorrea amaitutzat eman zuten urte berean, ordularia konpontzeko kontratu bat sinatu zen, eta horrek dagoeneko ordulari bat bazegoela erakusten du. Herri horretan XVI. mendetik errementeria eta erlojugintza tailer bat zegoela adierazten duten dokumentuak ere badaude.
Makineria hau Elgoibarreko (Gipuzkoa) San Bartolome parrokiako kanpandorrekoa da eta Donostiako Gotzaindegiak Gordailuari gordailuan emana da.
Erreferentzia bibliografikoak:
Juan Garmendia Larrañaga, Juan. Artesanos relojeros. Cuadernos de etnología y etnografía de Navarra, 1970. 2, 5, 267-274.
Garmendia Larrañaga, Juan. Yeregitarrak : Beteluko erlejugilleak = Artesanos relojeros : Los Yeregui. In: Euskal esku-langintza = Artesanía vasca. Donostia = San Sebastián : Auñamendi, 1972. III, 156-183
http://www.euskomedia.org/PDFAnlt/jgl/01001361.pdf
Inbentario-zenbakia: BES-042259-001
"Travel" gaia interesatzen zaizu?
Jaso berritasunak Culture Weekly-ren buletin pertsonalizatuarekin
Dena prest!
Zure lehenengo Culture Weekly buletina aste honetan iritsiko da.