Kargatzen

Lisaburdinak

EzezagunaXX. mendea

Gordailua, Gipuzkoako Ondare Bildumen Zentroa

Gordailua, Gipuzkoako Ondare Bildumen Zentroa
Irun, Espainia

Argindarra ezarri aurreko bi oinarrizko tipologiak (zuzenekoa eta ikatzezkoa) azaltzen dituzten bost lisaburdinez osatutako multzoa. Zuzenekoen artean, bat eskuz eginikoa da eta, besteak, industrialak, erabiltzeagatik eta beroarekin higatuta dauden logotipoengatik ikus daitekeen bezala.

Lisagailu elektrikoak orokortu ziren arte, suari begira jartzen ziren lisaburdinak eta, geroago, zuzenean sukalde ekonomikoaren xaflaren gainean. Gehiegi berotuz gero, oihala erretzeko arriskua zegoen, baina nahiko azkar hozten zenez, hainbat lisaburdin edukitzen zituzten, bat hoztu ahala beste batekin ordezkatuz zereginak amaitu ahal izateko. Horri dagokionez, aurrerapen handia izan zen ikatzezko lisaburdina, barruan zituen txingarrek oinarria bero mantentzen zuten eta.

Ikatzezko lisagailuan UCM siglak ikus daitezke, Unión Cerrajera de Mondragón enpresari dagozkionak. Marka hori 1906an sortu zen Arrasaten (Gipuzkoa).

Erreferentzia bibliografikoak:

Leizaola, Fermín de. Burdina: Burdingintza eta forjaketa tradizionala : [Gipuzkoako Foru Aldundiaren Kultur Departamentuak Antolatutako Erakusketa] = Hierro : Ferrería y Forja Tradicional : [exposición...]. [Donostia = San Sebastián] : Diputación Foral de Guipúzcoa, Departamento de Cultura, Educación, Deportes y Turismo, 1989. 67-68.

Erakutsi gutxiagoIrakurri informazio gehiago
  • Izena: Lisaburdinak
  • Sortzailea: Ezezaguna
  • Data: XX. mendea
  • Mota: Etxeko tresna
  • Materiala: Burdina, Zura
Gordailua, Gipuzkoako Ondare Bildumen Zentroa

Eskuratu aplikazioa

Arakatu museoak eta erabili Art Transfer, Pocket Gallery eta Art Selfie eginbideak eta beste batzuk

Orri nagusia
Ezagutu
Jokatu
Inguruan
Gogokoak