Kargatzen

Getariako kostaldeak

José Salís1912

Gordailua, Gipuzkoako Ondare Bildumen Zentroa

Gordailua, Gipuzkoako Ondare Bildumen Zentroa
Irun, Espainia

Mendeen arteko paisaia-margolari gailen honek egoera ekonomiko erosoa zuenez, merkatuaren aginduek berekin zekartzaten kezkak alde batera utziz aritu ahal izan zen pinturan; horrek errealismoaren eta inpresionismoaren arteko hainbat lengoaia bere egiteko askatasuna ekarri zion. Salísek barnealdeko hainbat paisaia pintatu zituen eta, gainera, marinista bikaina ere izan zen. Itsasoa eta haren mugimendua, haren aldaketak eta gizakiekin zituen interakzioak haren produkzioan errepikatzen ziren motiboak dira. Sarritan itsasora ikuspegi pintoreskoekiko loturarik gabe hurbildu bazen ere, egia da bere lan batzuetan badagoela osagai erromantiko bat, urperaketa, ekaitz, ilargi-argiz edo eguneko azken izpiez bainatutako itsasoekiko atseginean nabaritzen den bezala.

Formatua eta egitea direla eta, Getariako Kostaldeak jendaurrean ikusgai jartzeko sortutako obra da. Egite akatsgabekoa, nahastu egiten ditu pintzelkada luzeekin aplikatutako diluitutako olio-pintura (ur-masan) eta pintzelkada motz eta zertxobait enpastatuak (urautsietan). Konposizio-diagonalei esker, itsaso haserretuaren irudikapenak berezko duen dinamismo sentsazioa azpimarratzen du.

Mikel Lertxundi Galiana

Inbentario-zenbakia: STM-000341-001

Erakutsi gutxiagoIrakurri informazio gehiago
  • Izena: Getariako kostaldeak
  • Sortzailea: José Salís
  • Data: 1912
  • Dimentsio fisikoak: 119x160 cm
  • Mota: Margolana
  • Kanpoko esteka: San Telmo Museoa
  • Materiala: Mihisearen gaineko olioa
Gordailua, Gipuzkoako Ondare Bildumen Zentroa

Eskuratu aplikazioa

Arakatu museoak eta erabili Art Transfer, Pocket Gallery eta Art Selfie eginbideak eta beste batzuk

Orri nagusia
Ezagutu
Jokatu
Inguruan
Gogokoak