Kargatzen

Zapatagintzarako mailua

EzezagunaXX. mendea

Gordailua, Gipuzkoako Ondare Bildumen Zentroa

Gordailua, Gipuzkoako Ondare Bildumen Zentroa
Irun, Espainia

Oinetakoak josteko mailua. Eskutokian zabalagoa den zilindro formako ebakidurako zurezko kirten bat du. Mazoak, burdinazkoa eta antzeko ebakidurakoa denak, kolpekatzeko bi eremu zirkular ditu, erdigunetik ateratzen direnak, eta kirtena jartzeko zulo bat du erdian. Oinetakoak josteko, larruzko zatiak euren artean josi edo itsatsi egiten dira, eta horiek barne zolari edo zoruari iltzatzen zaizkio. Zapatak eskuz egiteko, hainbat lan egin behar dira, bakoitza berariazko tresna batekin, besteak beste, hau bezalako mailu batekin.

Mailua tresnarik oinarrizkoenetarikoa da, zaharrenetarikoa eta egokikorrenetarikoa. Kolpekatzea egintza erraza bada ere, tamainak, materialak eta formak konbinatuz, oso espezializatuak izan daitezkeen zereginak egitea ahalbidetzen du. Hori dela eta, ogibide bakoitzak bere mailu-tipologia propioak izan ohi ditu.
Mailua Celedonio Calvoren zapatagintza-tailerrekoa da, Donostiako Gros auzokoa, eta Gipuzkoako Foru Aldundiarena da.

Inbentario-zenbakia: GFA-035726-001

Erreferentzia bibliografikoak:

Urdangarín, Carmelo ; Izaga, José Mª. Zapateros. In: Oficios tradicionales. [Donostia = San Sebastián] : Diputación Foral de Gipuzkoa, Departamento de Economía y Turismo = Gipuzkoako Foru Aldundia, Ekonomia eta Turismo Departamentua,[1997]. I, 147-153.

http://www.oficiostradicionales.net/es/urbanos/zapateros/index.asp

Erakutsi gutxiagoIrakurri informazio gehiago
  • Izena: Zapatagintzarako mailua
  • Sortzailea: Ezezaguna
  • Data: XX. mendea
  • Dimentsio fisikoak: 1,5x16,5x19 cm
  • Provenance: Donostia (Gipuzkoa)
  • Mota: Tresna
  • Materiala: Burdina, Zura
Gordailua, Gipuzkoako Ondare Bildumen Zentroa

Eskuratu aplikazioa

Arakatu museoak eta erabili Art Transfer, Pocket Gallery eta Art Selfie eginbideak eta beste batzuk

Orri nagusia
Ezagutu
Jokatu
Inguruan
Gogokoak