Kargatzen

Kafe zerbitzua

Porcelanas BidasoaXX. mendearen bigarren erdia

Gordailua, Gipuzkoako Ondare Bildumen Zentroa

Gordailua, Gipuzkoako Ondare Bildumen Zentroa
Irun, Espainia

Fabrikaren Laugarren Aroaren (1972-1986) ezaugarri nagusia berrikuntza izan zen, bai piezen diseinuari dagokionez (Bidasoa 80), bai dekorazio teknikei dagokienez. Hala ere, linea klasikoa ez zen alde batera utzi, eta teknikaren eta edertasunaren benetako erakustaldia egitea lortu zen. Horren adibide da Carlos IV modeloaren birsorkuntza, Frantziako Luis XV erregeak orduko Asturiasko printzeari oparitu zion baxeran inspiratuta.

Gordailuan kafe joko horren pieza hauek daude: kafeontzia, esne txarroa, azukre ontzia eta kikara (irudian ikusten den platertxoa beste joko batetakoa da), eta baita baxera hau osatzen zuten beste elementuak ere (zopa-ontzia, lekale-ontzia, bi saltsa-ontzi eta erretilu bat).

Kafeontziak, esne txarroak eta azukre ontziak eraztun formako oina dute, hankaduna. Gorputza ia esferikoa da, eta lepoa zertxobait ixten da. Alboko heldulekuen ebakidurak zirkulu formarantz egiten du. Kafeontziaren eta azukre ontziaren tapak ertz ondulatukoak dira, eta pinaburu formako heldulekua dute gainean. Kikaratxoak eraztun formako oin hankaduna du.

Dekorazioa moldeak ematen du, molde bidez sortzen baitira moldurak, hosto erliebeak eta fruitu formako kirten bereizgarriak, mukulu biribilekoak. Urre koloreko hariak landare motibo batzuk perfilatzen ditu, eta piezen atal desberdinak bereizten ditu. Pieza guztiak esmalte gardenez estaliak daude.

Markak eta zigiluak: Oinarrietan, "BIDASOA" berdez idatzita duen zigilua dago estanpatuta, erramu-koro berdearen barruan, eta azpian "ESPAÑA" (edo "SPAIN") berdez baita ere.

Erreferentzia bibliografikoak:Álvarez, Marian; Jiménez, Maite; Mujika Goñi, Amaia. Euskal lozak eta portzelanak = Lozas y Porcelanas Vascas. Siglos XVIII-XX Mendeak. Bilbo, Euskal Museoa - Museo Vasco, 2009.

Inbentario zk.: (GFA-019988-001 et al…)

Erakutsi gutxiagoIrakurri informazio gehiago
  • Izena: Kafe zerbitzua
  • Sortzailea: Porcelanas Bidasoa
  • Data: XX. mendearen bigarren erdia
  • Provenance: Porcelanas de Bidasoa lantegia (Irun, Gipuzkoa)
  • Mota: Etxeko tresneria
  • Materiala: Portzelana
Gordailua, Gipuzkoako Ondare Bildumen Zentroa

Eskuratu aplikazioa

Arakatu museoak eta erabili Art Transfer, Pocket Gallery eta Art Selfie eginbideak eta beste batzuk

Orri nagusia
Ezagutu
Jokatu
Inguruan
Gogokoak