Kargatzen

Joareak

EzezagunaXX. mendea

Gordailua, Gipuzkoako Ondare Bildumen Zentroa

Gordailua, Gipuzkoako Ondare Bildumen Zentroa
Irun, Espainia

Multzo honetan abereei tradizionalki jartzen zitzaizkien hiru kanpai tipologiak daude. Zumitzezko lepokoa duen joare handia azienda transhumantzian lekualdatzen denean gidari-lanak egiten dituzten abereei jartzen zaie. Barrutik kanpora pikotxaz landuta dago, eta lepokoaren zura marrazki geometriko eta giza irudi eskematikoekin apainduta dago. Teknika gori-gorian dagoen burdinaz punteatzea da, eta sarritan abeltzainek beraiek egiten zituzten apainketa-lanak. Larruzko lepokoak dituzten txintxarri eta kaskabiloak garraio-lanetarako zaldi, behor, mando eta astoenak dira. Ez dute balio, beraz, horiek kokatzeko, baizik eta bertan daudenaz ohartarazteko eta, hein batean, abiadaren erritmoa markatzeko. Haien jabeen gustuak eta ahalmen ekonomikoa ere agerian uzten zituzten.

Letoi edo brontzezko txintxarri eta kaskabiloak ez dira izaten landa-inguruetako joaregileek egindakoak. Era berean, larruzko lepokoen apaindura landuagoak larrukigileen tailerrean egindakoak dira. Hala ere, bai artzaintzan, bai mandazaintzan, gurutzedun motiboek eta bestelako sinbolismoek izaera babesgarria egoztea ahalbidetzen dute.

Erreferentzia bibliografikoak:

Garmendia Larrañaga, Juan. Yoarea = El “yoare”. In: Euskal esku-langintza = Artesanía vasca. Donostia = San Sebastián : Auñamendi, 1970. III, 38-49

Leizaola, Fermín de. Uztai egillea. Anuario de Eusko Folklore. XXII, 1967-1968, 207-211.

Leizaola, Fermín de. Burdina: Burdingintza eta forjaketa tradizionala : [Gipuzkoako Foru Aldundiaren Kultur Departamentuak Antolatutako Erakusketa] = Hierro : Ferrería y Forja Tradicional : [exposición...]. [San Sebastián]: Diputación Foral de Guipúzcoa, Departamento de Cultura, Educación, Deportes y Turismo. 1989. 48-49

http://www.euskomedia.org/PDFAnlt/jgl/02001375.pdf

Erakutsi gutxiagoIrakurri informazio gehiago
  • Izena: Joareak
  • Sortzailea: Ezezaguna
  • Data: XX. mendea
  • Mota: Abeltzaintza (tresna)
  • Materiala: Metala, Zura, Larrua
Gordailua, Gipuzkoako Ondare Bildumen Zentroa

Eskuratu aplikazioa

Arakatu museoak eta erabili Art Transfer, Pocket Gallery eta Art Selfie eginbideak eta beste batzuk

Orri nagusia
Ezagutu
Jokatu
Inguruan
Gogokoak