Kargatzen

Idazmahaia

EzezagunaXX. mendea

Gordailua, Gipuzkoako Ondare Bildumen Zentroa

Gordailua, Gipuzkoako Ondare Bildumen Zentroa
Irun, Espainia

Sekreter motako estilo alemaniarreko altzaria. Moldurekin errematatuta dauden eta sarraila bana duten bi gorputzez osatuta dago; bien artean tiradera bat dago. Goiko gorputzak tapa oker eraisgarria du, eta hiru konpartimentu barruan; beheko gorputzak ate bat du aurrealdean, eta apal bat barrualdean. Multzoak hanka esferikoak ditu oinarri.

Tiradera txiki eta ugariak, dokumentuak eta, oro har, nolabaiteko balio ekonomiko edo pertsonala zuten materialak gordetzeko erabiltzen ziren. Azpimarratzekoa da polikromia aberatsa, hondo gorria nagusi duena. Bibliako alegoriak dituzten panelak ditu, eta lore-motiboak gainalde guztian; altzariaren bi aldeetan emakumezko irudi bana ditu. Barnealdea urdinez margotuta dago. Dekorazio-ugaritasunak, hortaz, adierazten du altzari honen funtzioa ez dela soilik funtzionaltasuna.

Pieza zein Miramar Jauregiko bilduma Gipuzkoako Foru Aldundiarenak dira.

Erreferentzia bibliografikoak:

Sagüés Subijana, Miguel. Historia del palacio de Miramar. In: Boletín de Estudios Históricos sobre San Sebastián. 28, 1994. 255-300.

Inbentario-zenbakia: GFA-009870-001

Erakutsi gutxiagoIrakurri informazio gehiago
  • Izena: Idazmahaia
  • Sortzailea: Ezezaguna
  • Data: XX. mendea
  • Dimentsio fisikoak: 100x65x45 cm
  • Provenance: MIramar Jauregia, Donostia (Gipuzkoa)
  • Mota: Altzaria
  • Materiala: Zura
Gordailua, Gipuzkoako Ondare Bildumen Zentroa

Eskuratu aplikazioa

Arakatu museoak eta erabili Art Transfer, Pocket Gallery eta Art Selfie eginbideak eta beste batzuk

Orri nagusia
Ezagutu
Jokatu
Inguruan
Gogokoak