Kargatzen

Portzelanazko irudiak

Antonio Mateo1983-1984

Gordailua, Gipuzkoako Ondare Bildumen Zentroa

Gordailua, Gipuzkoako Ondare Bildumen Zentroa
Irun, Espainia

Animaliak eskala naturalean irudikatzen dituzten mukulu biribileko eskulturak.

Porcelanas Bidasoakek, baxerez gainera, natura eredutzat hartzen zituzten dekorazio-objektu hutsak zirenak fabrikatu zituen. Pieza horiek animalia-mundua eta landare-mundua zituzten inspirazio-iturri (argazkian dagoenak, animaliak). Moldez egiten ziren, ereduen forma eta kolorea zehazki erreproduzituz. Horiek egiteko, enpresak bertako artista oso onen multzo bat zuen, prozesu guztia zuzentzeko edo prozesuaz arduratzeko: irudia egitea, moldeak, moldeatutako piezak elkartzea, eskuz pintatzea edo apaingarriak diseinatzea. Gainera, enpresak nazioarteko artista handien lankidetza izan zuen. Haien diseinuak, batez ere, baxera edo dekorazio-piezen diseinuan aplikatu ziren.

Ahatearen irudia Antonio Mateok margotu zuen 1983an, eskuz eta gainaldean. Oinarrian, zigilu estanpatua, ereinotz-koro berdearen barruan "BIDASOA" idazkuna duena, beltzez; eta "MADE IN SPAIN" ("ESPAINIAN EGINA") idazkuna. Antonio Mateo, 83.

Untxiaren irudia ere, tapoia duena, Antonio Mateok margotu zuen eskuz gainaldean, 1984an. Oinarrian, zigilu estanpatua, ereinotz-koro berdearen barruan "BIDASOA" idazkuna duena, beltzez; eta "MADE IN SPAIN" ("ESPAINIAN EGINA") idazkuna. Antonio Mateo, 84.

Akuria duen irudia, eskuz margotutakoa eta tapoia duena, ez dago sinatuta. Oinarrian, tapoiaren azpian, pasta hezearen gainean trokelez egindako estanpatua. “PB”

Erreferentzia bibliografikoak:

Álvarez, Marian ; Jiménez, Maite ; Mujika Goñi, Amaia. Euskal lozak eta portzelanak : XVIII-XX mendeak = Lozas y porcelanas vascas : siglos XVIII-XX. Bilbao: Euskal Museoa = Museo Vasco, 2009. 469-511.

Erakutsi gutxiagoIrakurri informazio gehiago
  • Izena: Portzelanazko irudiak
  • Sortzailea: Antonio Mateo
  • Data: 1983-1984
  • Provenance: Porcelanas de Bidasoa lantegia (Irun, Gipuzkoa)
  • Mota: Objektu apaingarria
  • Materiala: Portzelana
Gordailua, Gipuzkoako Ondare Bildumen Zentroa

Eskuratu aplikazioa

Arakatu museoak eta erabili Art Transfer, Pocket Gallery eta Art Selfie eginbideak eta beste batzuk

Orri nagusia
Ezagutu
Jokatu
Inguruan
Gogokoak