Kargatzen

Urpean igeri egiteko ekipamendua

EzezagunaXX. mendearen bigarren erdia

Gordailua, Gipuzkoako Ondare Bildumen Zentroa

Gordailua, Gipuzkoako Ondare Bildumen Zentroa
Irun, Espainia

Urpean igeri egiteko ekipamendua: jantziak, eskafandrak, airea ponpatzeko makineria... Jantziak kautxuztatuztako oihalez egindakoak dira, irazgaizteko; gomazko mahuka eta lepoa ditu; ukondo eta belaunaldeak oihalezko eranskinekin indartu dira, eta oin zolak zurrunak dira. Eskafandra brontzezkoa da, aurrealdean eta alboetan behatxuloak ditu. Botak zurrunak eta lastatuak dira. Ekipamenduaren pisua ehun kilora artekoa izan zitekeen, murgilketa errazteko. Aire-ponpa Londresen fabrikatua da.

1873tik aurrera, Londresko Siebe Gorman enpresak "buzo astuna" delakoaren ekipamendu horiek merkaturatu zituen, eta ohikoak ziren portuetan. Urpean egin behar ziren konponketa lanetan eta bestelako zereginetan erabiltzen zituzten, lekualdatzeko beharrik ez zekartzaten lanetan.

Elementu hauek Pasai San Pedrokoak dira (Gipuzkoa) eta Untzi Museoaren bildumakoak dira.

Erreferentzia bibliografikoak:

Escudero Domínguez, Luis Javier. En torno a la draga Jaizkibel. Itsas Memoria. Revista de Estudios Marítimos del País Vasco. 6, 331-342.

Erakutsi gutxiagoIrakurri informazio gehiago
  • Izena: Urpean igeri egiteko ekipamendua
  • Sortzailea: Ezezaguna
  • Data: XX. mendearen bigarren erdia
  • Provenance: Pasaiko Portua (Gipuzkoa)
  • Mota: Itsas eta ibaiko jarduera
  • Kanpoko esteka: Untzi Museoa
  • Materiala: Oihala, Goma, Metala
Gordailua, Gipuzkoako Ondare Bildumen Zentroa

Eskuratu aplikazioa

Arakatu museoak eta erabili Art Transfer, Pocket Gallery eta Art Selfie eginbideak eta beste batzuk

Orri nagusia
Ezagutu
Jokatu
Inguruan
Gogokoak