Zurezko listoiz eta gaztaina zurezko zumitzez armatutako egitura laukizuzen bikoitza. Zamarien bizkar gainean bazka garraiatzeko erabiltzen zen.
Kantauri isurialdeko lurralde malkartsuak direla eta, zaila izan da zamariak garraio mekanikoengatik aldatzea. Horretaz gainera, ustiategien tamaina zela eta, inbertsio handiak ez ziren errentagarriak. Horrexegatik, animaliak lan indar gisa desagertzea baserriak nekazaritza eta abeltzaintzako ustiategi gisa desagertzearekin batera gertatu da; lursail menditsu asko bertan behera utzi dira, edo pinu edo eukaliptoekin basotu dira. Zamarien desagerpenak otarregintza, uhalgintza, ferratzea, eta beste zenbait eskulangintzako jardueraren gainbehera ekarri du.
Pieza hau Aranokoa (Nafarroa) da eta Gipuzkoako Foru Aldundiaren Etnogintza bildumakoa da.
Erreferentzia bibliografikoak:
Leizaola, Fermin… et al. Baserriko tresnak : Andoaingo baserrietako lanabes tradizionalak : erakusketa, maiatzak 20-31. – [Andoain : Udala], 1990. 23-24
Inbentario-zenbakia: GFA-009104-001