Kargatzen

Soinekoa

EzezagunaXX. mendearen lehen erdia

Gordailua, Gipuzkoako Ondare Bildumen Zentroa

Gordailua, Gipuzkoako Ondare Bildumen Zentroa
Irun, Espainia

Zetaz egindako emakume-soinekoa, itsas urdin kolorekoa, mahukarik gabea. Aurrealdean eskote handia eta apaintzeko botoiak ditu; atzealdean, kremailera. Gonak hiru geruza ditu, eta sostengu bat du behealdean, zabaltasuna mantentzeko.

Ehunaren eta jantzigintzaren estiloa eta kalitatea direla eta, XX. mende hasierako kaletar emakume aberats batena izan zela pentsa dezakegu. XVIII. mendetik aurrera, klase dirudunen artean, herriko tradizioetatik urrunduago zegoen janzkera zabaltzen hasi zen. Euskal burgesia eta aristokrazia, atzerrian merkataritza- eta, geroago, industria-lotura sendoak zituela, oso harkorra zen Parisetik eta Londresetik zetozen moden aurrean batez ere.

Ehuna "gros de tours" teknikarekin egindakoa da, hau da, bilbea irazkia baino zabalagoa da.

Gipuzkoako Foru Aldundiaren I. Atxukarro bildumakoa da.

Erreferentzia bibliografikoak:

Mujika Goñi, Amaia… et al. Boladaz pasatua : [erakusketa] = Pasado de moda : [exposición]. Bilbao : Euskal Arkeologia, Etnografia eta Kondaira Museoa = Museo Arqueológico, Etnográfico e Histórico Vasco, 2003.


Inbentario-zenbakia: GFA-0017439-001

Erakutsi gutxiagoIrakurri informazio gehiago
  • Izena: Soinekoa
  • Sortzailea: Ezezaguna
  • Data: XX. mendearen lehen erdia
  • Dimentsio fisikoak: 143x96 cm
  • Mota: Arropa
  • Materiala: Oihala
Gordailua, Gipuzkoako Ondare Bildumen Zentroa

Eskuratu aplikazioa

Arakatu museoak eta erabili Art Transfer, Pocket Gallery eta Art Selfie eginbideak eta beste batzuk

Orri nagusia
Ezagutu
Jokatu
Inguruan
Gogokoak