Kargatzen

Dultzaina

Tomás Peñalba "El chino"XX. mendea

Gordailua, Gipuzkoako Ondare Bildumen Zentroa

Gordailua, Gipuzkoako Ondare Bildumen Zentroa
Irun, Espainia

Mihi bikoitzeko haize instrumentua. Ezpelkiz egindakoa, metalezko aplikazioekin. Zortzi zulo (zazpi aurrealdean eta bat atzealdean) dituen, eta behealdean, alboetan, beste bi zulo (haizeak) dituen tutu koniko batez osatuta dago. Atabalaz lagunduta jo ohi da, eta ohikoa da beste dultzaina batekin hirukoteak osatzea.

Giltzarik gabeko dultzaina "gaita" izenez ere da ezaguna Nafarroan. Bertan, herrietako jaietako berezko tresna da, Ebrotik Pirinioetaraino, eta baita Errioxan ere. Dena den, ez da ia agertzen Nafarroa atlantikoan. Gutxiago bada ere, Gipuzkoa eta Bizkaian ere jotzen dute, eta XX. mendeko 70eko hamarkadatik aurrera, taldeak daude Nafarroa Beherea eta Lapurdin.

Pieza hau Tomás Peñalba, El Chino artisau nafarrak egindakoa da (Iruñea, XX. mendea) eta Gipuzkoako Foru Aldundiko X. Otero bildumakoa da.

Erreferentzia bibliografikoak:

Beltran, Juan Mari. Soinutresnak euskal herri musikan. [Hernani] : Orain, 1996. 81-86.

Inbentario-zenbakia: GFA-022006-001

Erakutsi gutxiagoIrakurri informazio gehiago
  • Izena: Dultzaina
  • Sortzailea: Tomás Peñalba "El chino"
  • Data: XX. mendea
  • Dimentsio fisikoak: 40x5x5 cm
  • Provenance: Iruñea (Nafarroa)
  • Mota: Musika-tresna
  • Materiala: Zura, metala
Gordailua, Gipuzkoako Ondare Bildumen Zentroa

Eskuratu aplikazioa

Arakatu museoak eta erabili Art Transfer, Pocket Gallery eta Art Selfie eginbideak eta beste batzuk

Orri nagusia
Ezagutu
Jokatu
Inguruan
Gogokoak