Kargatzen

Haizemailea

Didier Petit de MeurvilleXIX. mendea

Gordailua, Gipuzkoako Ondare Bildumen Zentroa

Gordailua, Gipuzkoako Ondare Bildumen Zentroa
Irun, Espainia

Haizemaile tolesgarria, bolizko ziriekin, tailatuta eta grabatuta. Zetazkoa da, Didier Petit de Meurvillek bi aldeetatik guaxean pintatuta: aurrealdean, Donostiako ikuspegia, Igeldo menditik Ulia mendira; atzealdean, bi tximeleta eta lore urdineko girlanda erdialdean, alboetan lore arrosak dituela. San Bartolome muinoaren oinetara jatorrizko gas fabrika ikus daiteke, 1861ean sortua, eta zurezko Santa Katalina zubia, 1872an egun dagoenarengatik ordezkatu zena. Trenbidea eta harresiak agertzen direnez, haizemaileari data jar diezaiokegu: inaugurazio ofiziala 1864ko abuztuaren 15ean izan bazen ere, urtebete lehenago trena bazebilen Irun eta hiriburuaren artean; horretaz gainera, harresiak erausteko egintza ofiziala 1863ko maiatzaren 4an izan zen, baina lanak hurrengo urteko uztailean hasi ziren. Beraz, ziurrenik, egileak eskudantzia hartu ezean, eszena 1864ko uztaila eta abuztua bitartekoa da, edo aurreko edo geroagoko hilabeteetakoa.

Petit de Meurville Donostiara Frantziako kontsul gisa heldu zen 1857an, eta 16 urtez bizi izan zen hirian. Petit de Meurvilleren lan gipuzkoarrak kalitate plastiko nabarmena eta aparteko interes dokumentala ditu. Gipuzkoako Foru Aldundiak hau eta bere bildumako beste obra batzuk erosi zizkion Ana Satrustegui Petit de Meurvilleri.

Haizemailea XIX. mendeko eta XX. mendeko lehen hamarkadetako emakumeen modako osagarririk adierazgarrienetarikoa izan zen. Material aberatsek haizemaileen prezioa handitzen zutenez, dotoretasun eta gailentasun sozialaren sinbolo izan ziren.

Erreferentzia bibliografikoak:

Altube, Fernando. Guipúzcoa-San Sebastián 1857-1873 : Didier Petit de Meurville : [exposición]. Donostia-San Sebastián : Kutxa Gizarte eta Kultur Fundazioa, 1994. 69,[82]

http://www.albumsiglo19mendea.net/petitdemeurville/presentacion.php
http://www.loreakasmatzen.net/eu/index.php
http://untzimuseoa.eus/es/exposiciones/anteriores/51-la-costa-guipuzcoana-en-la-obra-de-petit-de-meurville-1857-1793-
https://fr.wikipedia.org/wiki/Didier_Petit_de_Meurville

Erakutsi gutxiagoIrakurri informazio gehiago
  • Izena: Haizemailea
  • Sortzailea: Didier Petit de Meurville
  • Data: XIX. mendea
  • Dimentsio fisikoak: 26 x 50 cm
  • Mota: Jantzi osagarria
  • Materiala: Bolia, Zeta, Metala, Zura
Gordailua, Gipuzkoako Ondare Bildumen Zentroa

Eskuratu aplikazioa

Arakatu museoak eta erabili Art Transfer, Pocket Gallery eta Art Selfie eginbideak eta beste batzuk

Orri nagusia
Ezagutu
Jokatu
Inguruan
Gogokoak