Kargatzen

Aita eta Seme Gurutziltzatua

EzezagunaXIV-XV. mendeak

Gordailua, Gipuzkoako Ondare Bildumen Zentroa

Gordailua, Gipuzkoako Ondare Bildumen Zentroa
Irun, Espainia

Hirutasun Santua irudikatzen duen alabastrozko irudi ingelesa. Zehazki, eredu primitiboa da, Espiritu Santua ez baita uso bat bezala irudikatzen; Betiereko Aita eta Seme Gurutziltzatua irudikatzen dira. Bizarra kiribil bikoitzarekin irudikatzea, eta arbendol-itxurako begiak (ongi zehaztutako betazalekin) lehenengo eredu horietan gertatzen zen.

Irudiak kalte handiak jasan ditu, besteak beste, eskuak eta Aitaren koroa galtzea, eta kolaz konpondutako hausturak. Polikromia arrastoak ditu. Agirreko Salbatore Deuna ermita zaharrekoa da. Ermita Oiartzungo udalbarrutian zegoen, Lezo eta Errenteriarekin mugakide (Gipuzkoan). Ermitari buruzko dokumentuak daude, XVI. mende erdialdetik XIX. mendera arte; karlistaden testuinguruan, suntsitu zuten arte.

Gipuzkoan alabastro ingelesezko hogei bat eskultura geratzen dira. Eskultura horiek, haien tamaina eta prezio erlatiboki eskuragarriagatik, Behe Erdi Aroan Europako hainbat eskualdetara hedatu ziren, itsasoz. Horietatik zortzi Salbatore ermitakoak ziren eta San Telmoren bildumatan daude.

Erreferentzia bibliografikoak:

Martiarena Lasa, Xabier. Los alabastros ingleses en Gipuzkoa : nuevas aportaciones en la franja costera. Ars Bilduma, Revista del Departamento de Historia del Arte y Música de la Universidad del País Vasco = Euskal herriko Unibertsitateko Artearen Historia eta Musika Saileko Aldizkaria. 3, 2013. 151-166.

Inbentario-zenbakia: STM-002467-001

Erakutsi gutxiagoIrakurri informazio gehiago
  • Izena: Aita eta Seme Gurutziltzatua
  • Sortzailea: Ezezaguna
  • Data: XIV-XV. mendeak
  • Dimentsio fisikoak: 62x33x15 cm
  • Provenance: Salbatore baseliza, Oiartzun (Gipuzkoa)
  • Mota: Eskultura
  • Kanpoko esteka: San Telmo Museoa
  • Materiala: Harzuria
Gordailua, Gipuzkoako Ondare Bildumen Zentroa

Eskuratu aplikazioa

Arakatu museoak eta erabili Art Transfer, Pocket Gallery eta Art Selfie eginbideak eta beste batzuk

Orri nagusia
Ezagutu
Jokatu
Inguruan
Gogokoak