Suburdinak burdinezkoak izan ohi diren piezak dira, material erregaiak eusteko eta oxigenatu ahal izateko tximinia barruan jartzen direnak. Hiru hankaren gainean igota egon ohi diren bi gorputzez osatuta daude: enborrak eusten dituen gorputz horizontala, eta horizontalari atxikitako gorputz bertikala, geldigailu gisa funtzionatzen duena eta apainduta egon ohi dena.
Argazkiaren ezkerraldean agertzen direnak Gipuzkoako Foru Aldundiaren Etxeberria bildumakoak dira. Ezkerraldekoak idulki baten gainean dagoen loreontzi bat irudikatzen du, letoizkoak biak, eta haren ondoan agertzen denak esfera txiki bati eusten dion kono-enbor formako elementu bat du, hau ere, letoiz egindakoa. Eskuinaldean, burdin galdatuz egindako pieza bat dago, San Telmo Museoarena dena eta Aieteko Jauregitik datorrena. Aurrealdean emakumezko baten bustoa du.
Erreferentzia bibliografikoak:
Goñi, Karmele. Etnografía de Zerain : II. Usos del grupo doméstico. In: Contribución al atlas etnográfico de Euskalerria : Investigaciones en Bizkaia y Gipuzkoa. [Donostia-San Sebastián] : Eusko Ikaskuntza = Sociedad de Estudios Vascos, D.L. 1988. 641-767.
www.euskomedia.org/PDFAnlt/barandiaran/contribucion_atlas/06450771.pdf
http://www.euskomedia.org/galeria/A_18028