Kargatzen

Mahai erdiko loreak

Concha LacaXX. mendearen bigarren erdia

Gordailua, Gipuzkoako Ondare Bildumen Zentroa

Gordailua, Gipuzkoako Ondare Bildumen Zentroa
Irun, Espainia

Bizkotxozko plaka bat da, zirkulu formakoa eta laua, eraztun formako oinarri ganbila duena, eta mukulu biribilean azaltzen ditu nenufar ireki bat, eta beste bat pipilean, hostoz inguratuta. Esmalte gardeneko estalkia, lore, hosto eta zurtoinei aplikatuta.
Plaka molduraz eta urre koloreko pintzelaz dekoratzen da. Loreak eta hostoak koloretako pintzelez, eta tenperatura baxuko oxidoez, bizkotxo gainean aplikatuta.

Egilea Concha Laca eskultore eta dekoratzailea da. 1957tik aurrera bere lantegi propioa eduki zuen Porcelanas Bidasoa fabrikan, trebetasun izugarria baitzuen naturako motiboak portzelanan modelatu eta erreproduzitzeko eta, ondoren, eskuz margotzeko. Laca, bi langileren laguntzarekin, prozesu osoaz arduratzen zen: piezen diseinuaz, fabrikazioaz eta dekorazioaz. Loreei eskainitako serie hau, fintasun apartekoa, ez zegoen salgai.

Markak eta zigiluak:

Oinarrian: Bidasoa erramu-koro berdean, eta "MADE IN SPAIN". Eskuz idatzitako sinadura: C. Laca

Erreferentzia bibliografikoak:

Jiménez, Maite. Flores en porcelana de Conchita Laca, arte con pasión y talento. Deia (2013-10-26), 22-23.

Agirre Sorondo, Antxon. Concha Laca. Artista de la porcelana, Euskonews & Media, 429. 2008.

Álvarez, Marian; Jiménez, Maite; Mujika Goñi, Amaia. Euskal lozak eta portzelanak = Lozas y Porcelanas Vascas. Siglos XVIII-XX Mendeak. Bilbao, Euskal Museoa - Museo Vasco, 2009. 478

http://www.euskonews.com/artisautza/0429zbk/Ilustrazioak_es.html

http://blogs.deia.com/historiasdelosvascos/tag/conchita-laca/

Inbentario zk.: GFA-019433-001

Erakutsi gutxiagoIrakurri informazio gehiago
  • Izena: Mahai erdiko loreak
  • Sortzailea: Concha Laca
  • Data: XX. mendearen bigarren erdia
  • Dimentsio fisikoak: 15 x 12 x 12 cm
  • Provenance: Porcelanas de Bidasoa lantegia (Irun, Gipuzkoa)
  • Mota: Objektu apaingarria
  • Materiala: Portzelana
Gordailua, Gipuzkoako Ondare Bildumen Zentroa

Eskuratu aplikazioa

Arakatu museoak eta erabili Art Transfer, Pocket Gallery eta Art Selfie eginbideak eta beste batzuk

Orri nagusia
Ezagutu
Jokatu
Inguruan
Gogokoak