Kargatzen

Mahai erdiko loreak

Concha LacaXX. mendearen bigarren erdia

Gordailua, Gipuzkoako Ondare Bildumen Zentroa

Gordailua, Gipuzkoako Ondare Bildumen Zentroa
Irun, Espainia

Concha Laca artistaren obrak dira; Concha Lacak Porcelanas Bidasoa fabrikan lan egin zuen (1952-1984). Sortzeko gaitasun handia zuenez eta teknika ongi menderatzen zuenez, era guztietako dekorazio figurak fabrikatzeaz arduratu zen (eskualde jantziak soinean daramatzaten bikoteak, animaliak, loreak,...). Pieza horiek artistak berak diseinatzen zituen, eta baita eskuz margotu ere.

1955. urtetik aurrera, ohiko lanaz gain, fintasun handiko loreak ere egin zituen, irudian agertzen direnak bezalakoak. Pieza horiek ez ziren inoiz salgai egon. Izan ere, enpresak opari gisa erabiltzen zituen prestigiozko objektuak ziren. 1995ean Gipuzkoako Artisau Kutun izendatu zuen Gipuzkoako Foru Aldundiak.

Loreen fabrikazioak badu aurrekari bat, Buen Retiro espainiarra bezalako manufakturatan (1760-1808). Lan konplexu eta delikatua zen, eta espezialisten lana beharrezkoa zen, haiek arduratzen baitziren lore bakoitza eskuz modelatu eta dekoratzeaz.

Erreferentzia bibliografikoak:

Jiménez, Maite. Flores en porcelana de Conchita Laca, arte con pasión y talento. Deia (2013-10-26), 22-23.

Agirre Sorondo, Antxon. Concha Laca. Artista de la porcelana, Euskonews & Media, 429. 2008.

Álvarez, Marian; Jiménez, Maite; Mujika Goñi, Amaia. Euskal lozak eta portzelanak = Lozas y Porcelanas Vascas. Siglos XVIII-XX Mendeak. Bilbao, Euskal Museoa - Museo Vasco, 2009. 478

http://www.euskonews.com/artisautza/0429zbk/Ilustrazioak_es.html

http://blogs.deia.com/historiasdelosvascos/tag/conchita-laca/

Inbentario zk.: GFA-018685-001, GFA-019433-001

Erakutsi gutxiagoIrakurri informazio gehiago
  • Izena: Mahai erdiko loreak
  • Sortzailea: Concha Laca
  • Data: XX. mendearen bigarren erdia
  • Provenance: Porcelanas de Bidasoa lantegia (Irun, Gipuzkoa)
  • Mota: Objektu apaingarriak
  • Materiala: Portzelana
Gordailua, Gipuzkoako Ondare Bildumen Zentroa

Eskuratu aplikazioa

Arakatu museoak eta erabili Art Transfer, Pocket Gallery eta Art Selfie eginbideak eta beste batzuk

Orri nagusia
Ezagutu
Jokatu
Inguruan
Gogokoak