Pieza hau, kronologiaz, fabrikaren Bigarren Arokoa da (1948-1954); Aro horretan kalitate handiko dekorazio piezak egiten hasi ziren, beste garaietako formak eta dekorazioak berreskuratuz. Hala ere, batez ere Hirugarren Aroan (1954-1972) hasi ziren ekialdeko portzelanaren dekorazio teknikak erabiltzen.
Arrautza formako loreontzia da, zilindro formako lepo motz eta zuzena duena; kupula formako tapa du, txanpiñoi formako heldulekuarekin, eta ertz irtenarekin barrualdean, ongi doitzeko.
Bizkotxo horiz egina, lore, landare eta ornitologia motiboak ditu, tonu marroi eta sepiatan. Motibo horiek tapan ere errepikatzen dira. Lepoak brotxakada marroi ilunak ditu, ia beltzak.
Firma / Markak: Ez du.
Erreferentzia bibliografikoak: Álvarez, Marian; Jiménez, Maite; Mujika Goñi, Amaia. Euskal lozak eta portzelanak = Lozas y Porcelanas Vascas. Siglos XVIII-XX Mendeak. Bilbo, Euskal Museoa - Museo Vasco, 2009.
Inbentario zk.: GFA-018877-001