Kargatzen

Gilgamesh eta Enkidu zedro-basoan II

Anselm Kiefer1981

Guggenheim Bilbao

Guggenheim Bilbao
Bilbao, Espainia

Artista-liburuak 1968tik Kieferren adierazpide nagusienetako bat izan dira. Artista-liburu asko ez bezala —sailean ekoizten dira—, Kieferren liburuak ale bereziak dira, artisau-lanak, eta, ondorioz, margolanetatik edo eskulturetatik hurbilago daude. Gilgamesh eta Enkidu zedro-basoan II (Gilgamesh und Enkidu im Zederwald II, 1981) Kieferrek 1981 eta 1983 artean egin zituen zortzi liburuetako bat da. Argazkiz guztiz osatuta, liburu horrek literatura eta poesiako lehenengo maisu-lanetakoa den Gilgameshen epopeian oinarritutako istorio bat kontatzen du. Jatorrizko epika horrek Gilgameshen eta bere lagun Enkidu gerlariaren abenturak kontatzen ditu; Gilgamesh K.a. 2700 inguruko sumertar erregea izan zen. Lana argudio horretan oinarritu arren, Kieferrek ez du istorio zaharraren kontakizun lineal bat ematen; aldiz, zenbait pasarte eta irudi isolatzen ditu eta, ondoren, elkartu eta berrosatu egiten ditu Hirugarren Reicheko eta Alemaniako tradizioaren bere oroitzapenak islatzeko.

Erakutsi gutxiagoIrakurri informazio gehiago
  • Izena: Gilgamesh eta Enkidu zedro-basoan II
  • Sortzailea: Anselm Kiefer
  • Sortze-data: 1981
  • Kokapena: Bilbo, Espainia
  • Dimentsio fisikoak: 57 x 43 x 12 cm, 46 orrialde
  • Mota: Artista liburua
  • Kanpoko esteka: Artelana Guggenheim Bilbao Museoaren webgunean
  • Materiala: Olio-pintura, akrilikoa eta goma-laka jatorrizko argazkiaren gainean kartoi gainean
  • Artelanaren kokapena Museoan: Es dago ikusgai
Guggenheim Bilbao

Eskuratu aplikazioa

Arakatu museoak eta erabili Art Transfer, Pocket Gallery eta Art Selfie eginbideak eta beste batzuk

"Visual arts" gaia interesatzen zaizu?

Jaso berritasunak Culture Weekly-ren buletin pertsonalizatuarekin

Dena prest!

Zure lehenengo Culture Weekly buletina aste honetan iritsiko da.

Orri nagusia
Ezagutu
Jokatu
Inguruan
Gogokoak