Kargatzen

Mailua

XX. mendea

Gordailua, Gipuzkoako Ondare Bildumen Zentroa

Gordailua, Gipuzkoako Ondare Bildumen Zentroa
Irun, Espainia

Osagai hauek ditu: zurezko kirten bat, sekzio zilindriko aldakorrekoa, meheagoa erdialdean, alanbrez indartua; mailu-buruak bi alde trapezoidal ditu kolpatzeko, erditik irtenak, eta erdiko zulo bat, kirtena jartzekoa. Artisau zilargintzak ezinbestekoak ditu zenbait lan, beren erreminta espezifikoak behar dituztenak, mailu mota ezberdinak, besteak beste. Mailu hau 1925etik 1940ra bitartean fabrikatu zen, zilar-lantegi bereko beste erreminta batzuk bezala, orobat Donostiakoa zen Mendia eta Murua lantegiak fabrikatu ere.

Satostegi zilar-lantegia 1927 inguruan sortu zen, Donostian (Gipuzkoa). Nahiz eta haren jarduera artisautza izan, hogeita hamar enplegatu ere izan zituen, zilarra lantzeak eskatzen dituen lan ezberdinetarako. Bilduma 2000. urtean erosi zuen Foru Aldundiak.

Gipuzkoako Foru Aldundiaren Satostegi zilar-lantegiaren bilduma osatzen duten 1.300 piezetako bat da.

Erreferentzia bibliografikoak:

Urdangarín, Carmelo; Izaga, José M. Plateros. In: Oficios tradicionales. [Donostia = San Sebastián]: Diputación Foral de Gipuzkoa, Departamento de Economía y Turismo = Gipuzkoako Foru Aldundia, Ekonomia eta Turismo Departamentua,[1997]. VII, 79-93.

http://www.oficiostradicionales.net/es/industriales/plateros/index.asp

Inbentario-zenbakia: GFA-015016-001

Erakutsi gutxiagoIrakurri informazio gehiago
  • Izena: Mailua
  • Data: XX. mendea
  • Dimentsio fisikoak: 26,5x13,5x3 cm
  • Provenance: Plateria Satostegui, Donostia (Gipuzkoa)
  • Mota: Tresna
  • Materiala: Burdina, Zura
Gordailua, Gipuzkoako Ondare Bildumen Zentroa

Eskuratu aplikazioa

Arakatu museoak eta erabili Art Transfer, Pocket Gallery eta Art Selfie eginbideak eta beste batzuk

Orri nagusia
Ezagutu
Jokatu
Inguruan
Gogokoak