Kargatzen

Zerumugak

Ibon Aranberri2001/2007

Guggenheim Bilbao

Guggenheim Bilbao
Bilbao, Espainia

Zerumugak (Horizontes) sabaitik zintzilikatutako banderola batzuez osatutako instalazioa da. Guggenheim Bilbao Museoan aurkeztu zirenean, hirugarren solairuko pasabideetako sabaietatik eskegi ziren ilaraka, eta sigi-saga mugitzen ziren bertan. Lan bakar modura taxutu zen inguru horretan, eta, ondorioz, interbentzio espezifiko baten izaera hartu zuen, arkitekturaren osagarri luzatzaile gisa duen ahalmena galdu gabe ordea, eta beste toki batzuetan kokatu daitekeena gainera. Zerumugak (2001–07) oinarri ditu Chillidak erakunde eta elkarte kultural eta politikoetarako diseinatu zituen anagramak. Sei motibo dira eta errepikatzen dira. Lehenak Chillidaren marrazteko modua birsortzen du. Bigarrenak kalitate handiz irudikatzen du Haizearen orrazia (Peine del viento) eskultura enblematikoa. Gainerako lau irudiek Chillidaren aspaldiko diseinuei heldu diete, hainbatetarako egin zituenak: batzorde antinuklearretarako, Euskal Herriko Unibertsitaterako eta Bilbao 700 ospakizunerako, besteak beste; horrez gain, orain erabiltzen ez diren beste irudi batzuk daude, baita beste interpretazio bat eman zaion baten bat ere.

Erakutsi gutxiagoIrakurri informazio gehiago
  • Izena: Zerumugak
  • Sortzailea: Ibon Aranberri
  • Sortze-data: 2001/2007
  • Kokapena: Bilbo, Espainia
  • Dimentsio fisikoak: 70 x 50 cm bakoitza
  • Mota: Instalazioa
  • Kanpoko esteka: Artelana Guggenheim Bilbao Museoaren webgunean
  • Materiala: Instalazioa. 499 banderatxo
  • Artelanaren kokapena Museoan: Es dago ikusgai
Guggenheim Bilbao

Eskuratu aplikazioa

Arakatu museoak eta erabili Art Transfer, Pocket Gallery eta Art Selfie eginbideak eta beste batzuk

Orri nagusia
Ezagutu
Jokatu
Inguruan
Gogokoak