Kargatzen

Sakona airea da

Eduardo Txillida1996

Guggenheim Bilbao

Guggenheim Bilbao
Bilbao, Espainia

1960ko hamarkadan, Greziara, Erromara, Unbriara, Toskanara eta Provenzara bidaiatu zuen eta bidaia horiek argiaren eta arkitekturaren arteko erlazioari buruzko betiereko interesa piztu zioten. Chillidak hasieran Louvreko lan batzuetan ikusi zuen argiaren kalitatea hartu nahi zuen eta, horretarako, alabastroa erabiltzen hasi zen, argitsua eta, aldi berean, estalia den neurrian, erakutsi eta ezkutatu dezakeelako. Alabastrozko lehenengo eskulturak 1965-69koak diren arren, 1976an lotu zitzaion berriz material horri, baita bi hamarkada geroago ere, Sakona da airea lanean. Horretan, zakar zizelkatutako harriaren kanpoaldea eta barneko arkitektura-espazio guztiz landua eta leundua uztartu zituen eta lanak Sakona airea da: Jorge Guilléni omenaldia (Lo profundo es el aire: Homenaje a Jorge Guillén) ekartzen du gogora: Chillidak Valladoliden 1982an sortutako eskultura publikoa. Tituluari poetikotasun handia dario, bada, espainiar poeta ospetsu horren lerro batetik eskuratu zuen, eta espazioa edo airea nola ulertzen zuen uzten du agerian; izan ere, Chillidarentzat, harria edo zura moduan, ezinbesteko langaia zen airea. Chillidaren hitzetan, "espazioa bolumen plastikotzat hartu behar dugu. [...] Forma era espontaneoan ateratzen da espazioak bizitzeko lekua behar duelako eta hura animaliak maskorra moduan eraikitzen duelako. Animalia hori bezala, neu ere hutsaren arkitektoa naiz

Erakutsi gutxiagoIrakurri informazio gehiago
Guggenheim Bilbao

Eskuratu aplikazioa

Arakatu museoak eta erabili Art Transfer, Pocket Gallery eta Art Selfie eginbideak eta beste batzuk

Orri nagusia
Ezagutu
Jokatu
Inguruan
Gogokoak