Kargatzen

Irudien gatazka

Anselm Kiefer1980

Guggenheim Bilbao

Guggenheim Bilbao
Bilbao, Espainia

Artista-liburuak 1968tik Kieferren adierazpide nagusienetako bat izan dira. Artista-liburu asko ez bezala —sailean ekoizten dira—, Kieferren liburuak ale bereziak dira, artisau-lanak, eta, ondorioz, margolanetatik edo eskulturetatik hurbilago daude. Irudien gatazka (Bilderstreit, 1980) 1977 eta 1980 artean egin zituen izen bereko margolan- eta liburu-sail baten parte da, eta Bizantziar Inperioan VIII. eta IX. mendean ikonoklasten (erlijio-irudien gurtzaren kontrakoak) eta ikonoduloen artean gertatutako gatazkari egiten dio erreferentzia. Guggenheim Bilbao Museoaren Bildumaren liburuan, Kieferrek istilu horretan esku hartu zuten hainbat enperadore, aita santu eta patriarka aipatzen ditu. Izen bakoitzak "+" edo "-" ikurra du aldamenean; lehenengoak jarrera ikonoduloa hartu zutenak identifikatzen ditu, eta bigarrenak jarrera ikonoklasta hartu zutenak. Gainera, jarrera anbiguoa hartu zuten pertsonaiak ere azaltzen ditu, adibidez, Leo V, eta jokabide hori adierazteko bi zeinuak ezarri zizkien. Horrez gain, liburuaren bosgarren orrialdean, Kieferrek borrokan funtsezkotzat jo ditzakegun gertakizunak aipatzen ditu: Hiereiako Sinodoa (747ko kontseilu ikonoklasta) eta Nizeako Kontseilua II (787ko kontseilu ikonoduloa). Kieferrek pintorearen estudioko objektu tradizionalei tiro egiten dieten tankeen irudiak baliatzen ditu gudu ideologiko hori adierazteko. Mark Rosenthal-ek iradoki duenez, uler daiteke Kieferrek ikonoei buruzko eztabaida berpiztu izanak eta argazkia baliabide artistiko moduan erabiltzearen inguruan dagoen egungo eztabaidak lotura dutela.

Erakutsi gutxiagoIrakurri informazio gehiago
  • Izena: Irudien gatazka
  • Sortzailea: Anselm Kiefer
  • Sortze-data: 1980
  • Kokapena: Bilbo, Espainia
  • Dimentsio fisikoak: 59,5 x 44 x 8,5 cm, 34 orrialde
  • Mota: Artista liburua
  • Kanpoko esteka: Artelana Guggenheim Bilbao Museoaren webgunean
  • Materiala: Goma-laka argazki orijinalean kartoi gainean
  • Artelanaren kokapena Museoan: Es dago ikusgai
Guggenheim Bilbao

Eskuratu aplikazioa

Arakatu museoak eta erabili Art Transfer, Pocket Gallery eta Art Selfie eginbideak eta beste batzuk

Orri nagusia
Ezagutu
Jokatu
Inguruan
Gogokoak