Kargatzen

Imperio baxera, Buen Retiro seriea

Porcelanas BidasoaXX. mendearen lehen erdia

Gordailua, Gipuzkoako Ondare Bildumen Zentroa

Gordailua, Gipuzkoako Ondare Bildumen Zentroa
Irun, Espainia

Fabrikaren Bigarren Aroan (1948-1954), Porcelanas Bidasoa kalitate handiko piezak egiten hasi zen, desagertutako errege manufaktura europarren modeloak inspirazio iturri hartuta, hala nola Capodimonte napolitarrekoak eta Buen Retiro (1760-1808) eta Moncloa (1817-1850) espainiarretakoak.

Gordailuan baxera honen elementu hauek daude: zopa-ontzia, erretilua, saltsa-ontzia, entsalada-ontzia, bi plater sakon, bi plater zapal, eta kafe jokoa. Heldulekuek sekzio angeluzuzena dute, eta zopa-ontziaren tapak ertz irtena du barrualdean, ongi doitzeko. Pieza guztiek eraztun itxurako oinarria dute, eta esmalte gardenez estaliak daude.

Dekorazioa estalki gainekoa da: urre koloreko hariz, pieza bakoitzaren atalak markatzeko, eta arrosa, urre eta purpura koloreko zerrendez. Urre koloreko zerrendak landare-motiboak ditu.

Markak eta zigiluak:

Oinarrietan, "BIDASOA" berdez idatzita duen zigilua dago estanpatuta, erramu-koro berdearen barruan, eta azpian "ESPAÑA" (edo "SPAIN") berdez baita ere.

Erreferentzia bibliografikoak:
Álvarez, Marian; Jiménez, Maite; Mujika Goñi, Amaia. Euskal lozak eta portzelanak = Lozas y Porcelanas Vascas. Siglos XVIII-XX Mendeak. Bilbo, Euskal Museoa - Museo Vasco, 2009.

Inbentario zk.: (GFA- 018586-001 et al…)

Erakutsi gutxiagoIrakurri informazio gehiago
  • Izena: Imperio baxera, Buen Retiro seriea
  • Sortzailea: Porcelanas Bidasoa
  • Data: XX. mendearen lehen erdia
  • Provenance: Porcelanas de Bidasoa lantegia (Irun, Gipuzkoa)
  • Mota: Etxeko tresneria
  • Materiala: Portzelana
Gordailua, Gipuzkoako Ondare Bildumen Zentroa

Eskuratu aplikazioa

Arakatu museoak eta erabili Art Transfer, Pocket Gallery eta Art Selfie eginbideak eta beste batzuk

Orri nagusia
Ezagutu
Jokatu
Inguruan
Gogokoak