Berriki Frakzioa (Mikrobertsoa II) batean (1997) obra –Frakzioa (Mikrobertsoa I) batean (1997) obraren kontrapuntu kromatiko zein bisuala– Museoari dohaintzan eman ondoren, bi obrak taxutu moduan ikusteko aukera eskainiko du Museoak lehen aldiz. 1991ean, Urzayk Camerastrokes seriea abiatu zuen. Artistaren esanetan, serie horretako argazkietan “kameraren bidez espresionismo abstraktuaren keinuak, margolariaren brotxa mugimendua, imitatzean datza; erabilitako ‘materia’ argia da”. Frakzioa (Mikrobertsoa) batean izeneko bi obren alboetako paneletan ikus ditzakegun begien argazkiak teknika hau erabiliz egin ziren, hau da, kameraren irudi finkoak guri begira dauden telebista-pantaila bateko mugimendudun begiak erakusten dizkigu . Gure begirada aurrez aurre dutela, begiek ihes egiten dute eta obra guztiaren argia harrapatzen dute, gorriz eta urdin hutsez dauden zelulak eta organismoak nabarmenduz. Begi horiek bi obretara hurbiltzen garenean besterik ezin ditugu hauteman; urrunetik kolorezko brotxakadez zipriztindutako argi-orban soilak dirudite.
Museoak 1997an eskuratu zuen obran nagusi den kolore urdinak "kosmosarekin eta pentsamenduarekin harremana du" artistaren aburuz; bigarren obraren kolore gorriak, aldiz, odolarekin eta “bizi jario” horrekiko duen interesarekin du lotura. Lehen obra bigarren obraren kolore gorri biziak zikintzen du modu sotilean, baita guri begira dauden begien kasuan ere; bigarren obran, berriz, kolore urdina ez da hainbesteko ausardiaz aplikatzen, pentsamendua barruko sentimenduetan ezkutatuta balego bezala. Bi obren akabera distiratsua eta erdi-islatzailea da eta, hurbiltzerakoan, haien mikroorganismoaren parte bilakatzen gara, gure islak obran parte hartzen ari garela sentiarazten gaitu eta gure pertzepzioak aldatu egiten dira obra horretan rol aktiboa betetzerakoan. Frakzioa (Mikrobertsoa II) batean eta [Frakzioa (Mikrobertsoa I) batean] obretan, instalazioa, pintura eta argazkia harmonia ezin hobean elkartzen dira, eta artistak berak horiek sortzeko unean egindako zirkulua ixten dute, ondoren bi obrei eman zien autonomia kontuan hartu gabe.
"Visual arts" gaia interesatzen zaizu?
Jaso berritasunak Culture Weekly-ren buletin pertsonalizatuarekin
Dena prest!
Zure lehenengo Culture Weekly buletina aste honetan iritsiko da.