Kargatzen

Laia pareak

EzezagunaXIX-XX. mendeak

Gordailua, Gipuzkoako Ondare Bildumen Zentroa

Gordailua, Gipuzkoako Ondare Bildumen Zentroa
Irun, Espainia

Laia binaka erabiltzen den esku-golde antzeko bat da: esku bakoitzean laia bana hartuta, lurrean sartzen dira, zapaldu egiten dira sakonago sartzeko, eta palanka efektu baten bitartez, zokorra iraultzen da. Eskuarki hainbat pertsonak ilara bat eratzen zuten zabaleran, eta elkarrekin ematen zituzten urratsak, atzerantz eginez. Bi laia tipologia daude, landu beharreko lur-motaren araberakoak. Ibar atlantikoetakoa estua eta mehea da, eta kirtena motza du. Araba eta Nafarroa erdialdeko eskualdeetan kirtena luzeagoa da, hortzak motzagoak eta biak lotzen dituen zubia zabalagoa.

Forma horrekin, bertako tresna bat da, batez ere Kantauri-eremuan oso zabalduta zegoena. Oso antzinakoa dela uste den arren (animaliaz tiratako goldea baino lehenagokoa), laia XVII. mendetik aurrera zabaldu zen, artoa hazten hasi zirenean, lursail txiki eta aldapatsuak lantzea ahalbidetzen baitzuen, zokorrak aldapan behera joan gabe.

Irudian, Nafarroa Erdialdeko laia pare bat eta mota atlantikoko beste bi azaltzen dira. Gipuzkoako Foru Aldundiak 71 laiako bilduma du.

Erreferentzia bibliografikoak:

Leizaola, Fermín de. Burdina: Burdingintza eta forjaketa tradizionala : [Gipuzkoako Foru Aldundiaren Kultur Departamentuak Antolatutako Erakusketa] = Hierro : Ferrería y Forja Tradicional : [exposición...]. [San Sebastián]: Diputación Foral de Guipúzcoa, Departamento de Cultura, Educación, Deportes y Turismo. 1989. 43-44.

Garmendia Larrañaga, Juan.. De etnografía vasca : (cuatro ensayos) : el caserío, ritos fúnebres, galera del boyero, las ferrerías. [San Sebastián] : Caja de Ahorros Provincial de Guipúzcoa, 1976. 38-42.

https://www6.euskadi.net/v09aNucleoWar/ciuVerFicha.do?idMuseo=43&ninv=E-000017-02

Erakutsi gutxiagoIrakurri informazio gehiago
  • Izena: Laia pareak
  • Sortzailea: Ezezaguna
  • Data: XIX-XX. mendeak
  • Mota: Nekazal tresna
  • Materiala: Burdina, Zura
Gordailua, Gipuzkoako Ondare Bildumen Zentroa

Eskuratu aplikazioa

Arakatu museoak eta erabili Art Transfer, Pocket Gallery eta Art Selfie eginbideak eta beste batzuk

Orri nagusia
Ezagutu
Jokatu
Inguruan
Gogokoak