1860an margotua, paisaia hau Carlos de Haesen izen bereko beste baten kopia da, haren maisutzarekin hasi baitzituen,
urte bete lehenago Madrileko San Fernando Arte Ederretako Akademian, bere ikasketak. Diputazioari egin zion opariak bere gaitasunak erakusteko balio izan zion eta ikasketetan jarraitu ahal izateko beka lortzeko. Paisaia errealistaren ildoak leialkien jarraitu zituen euskal artistetako bat bilakatu zuen horrek.
Originaltasunik gabe ere, lan honek Arrutiren ekoizpenaren gehienaren oinarriak ezagutzeko balio du, hala nola leialtasun topografikoaren bilaketa eta irudiek, animaliek beste kasu batzutan, animaturiko eta argiek argituriko panoramiken zaletasuna.
Mikel Lertxundi Galiana
Inbentario-zenbakia: GFA-005514-001