Kargatzen

Eskuargiak

EzezagunaXIX-XX. mendeak

Gordailua, Gipuzkoako Ondare Bildumen Zentroa

Gordailua, Gipuzkoako Ondare Bildumen Zentroa
Irun, Espainia

Bost eskuargi. Tipologia ezberdinetakoak dira, aurreikusitako erabilera-espazioen araberakoak, hala nola meatzeak eta itsasontziak. Funtsean, osagai hauek dituzte: metxa bat, erregai biltegi baten gainean, kristalezko ontzi batean sartuta, zeinak sugarra haizetik babesten baitu. Ontziaren estalgarri, metalezko teilatutxo bat egoten da, zeinari esker kea ateratzen baita, eta espazioa oxigenoz elikatzen. Haren gainean, helduleku edo kako bat, eskuargia zintzilikatzeko, edo eskutik eramateko. Batzuek, kristalaren babesgarri, metalezko osagaiak dituzte, espazio irekietan edo lanekoetan erabiltzen baitziren, eskuarki. Horietako bat Manchesterren fabrikatu zuten, eta beste bat Arenys de Marren (Bartzelona).

XX. mendearen lehen hamarraldietan argindarra eta pila-linternak orokortu ziren arte, argiztapena –finkoa nahiz mugikorra– era askotako erregaiek emandako sugar biziaren mende zegoen: argimutilak, kriseiluak, argiontziak, lanparak eta abar. Orokorrean, metodo garestia zen, argi garden bat lortzen ez zuena, eta sute arrisku nabarmena zuena.

Gipuzkoako Foru Aldundiaren J. Etxeberria bildumakoak dira.

Erreferentzia bibliografikoak:

Leizaola, Fermín de. Burdina: Burdingintza eta forjaketa tradizionala: [Gipuzkoako Foru Aldundiaren Kultur Departamentuak Antolatutako Erakusketa] = Hierro: Ferrería y Forja Tradicional: [exposición...]. [San Sebastián]: Diputación Foral de Guipúzcoa, Departamento de Cultura, Educación, Deportes y Turismo. 1989. 73-74.

Erakutsi gutxiagoIrakurri informazio gehiago
  • Izena: Eskuargiak
  • Sortzailea: Ezezaguna
  • Data: XIX-XX. mendeak
  • Mota: Argiztapena
  • Materiala: Metala, Beira
Gordailua, Gipuzkoako Ondare Bildumen Zentroa

Eskuratu aplikazioa

Arakatu museoak eta erabili Art Transfer, Pocket Gallery eta Art Selfie eginbideak eta beste batzuk

Orri nagusia
Ezagutu
Jokatu
Inguruan
Gogokoak