Kargatzen

Ehungailua

EzezagunaXIX - XX. mendeak

Gordailua, Gipuzkoako Ondare Bildumen Zentroa

Gordailua, Gipuzkoako Ondare Bildumen Zentroa
Irun, Espainia

Pertsona bakarrak pedalen bitartez abiarazten duen haria ehuntzeko makina. Euskal Herrian tradizionalki lihozko edo artilezko haria erabili ohi zen. Irazkiak, hau da, hari zutak orrazi izeneko euskarrietan jartzen dira. Pedalei esker, orraziak mugiarazten dira, une batean harien erdia gainetik eta beste erdia azpitik jarriz. Anezkak, bilbeko haria daraman jostorratza duen euskarri txikiak, ehungailua horizontalean zeharkatzen du, orrazien artean. Pedalari eragitean, hariak lekuz aldatzen dira eta anezkak beste alderantz zeharkatzen ditu, daraman haria eta irazkiena elkar gurutzatuz.

Industria-iraultza duela 250 urtetik gora hasi zen irukin eta ehunekin Britainia Handian. Hala eta guztiz ere, Euskal Herrian behintzat, XX. mendeko 70eko hamarkadara arte iraun dute eskulangintzako ehungailuek.

Ehungailu hau Nafarroakoa da, eta Gipuzkoako Foru Aldundiak Goruzaleok, ehunei lotutako euskal ondarea babesteko taldeari erositakoa da.

Erreferentzia bibliografikoak:

Garmendia Larrañaga, Juan. El tejedor o "auntzalea". In: Artisautza: artikuluak = Artesanía: artículos. Donostia-San Sebastián: Eusko Ikaskuntza, 2007. 111-125.

http://hedatuz.euskomedia.org/4152/

Inbentario-zenbakia: GFA-041003-001

Erakutsi gutxiagoIrakurri informazio gehiago
  • Izena: Ehungailua
  • Sortzailea: Ezezaguna
  • Data: XIX - XX. mendeak
  • Dimentsio fisikoak: 170x188x207 cm
  • Provenance: Lizarra (Nafarroa)
  • Mota: Ehungintza
  • Materiala: Zura
Gordailua, Gipuzkoako Ondare Bildumen Zentroa

Eskuratu aplikazioa

Arakatu museoak eta erabili Art Transfer, Pocket Gallery eta Art Selfie eginbideak eta beste batzuk

Orri nagusia
Ezagutu
Jokatu
Inguruan
Gogokoak