Kargatzen

Ama

Louise Bourgeois1960

Guggenheim Bilbao

Guggenheim Bilbao
Bilbao, Espainia

Ama (Maman) lanak 9 metroko altuera dauka ia eta Bourgeoisen eskultura anbiziotsuenetako bat da, eta armiarma inspirazio-iturri duen sail bati dagokio. Motiboa artistak 1940ko hamarkadan egindako marrazki batzuetan agertu zen lehenengo aldiz, eta toki erabakigarria bete zuen 1990eko hamarkadan. Armiarmak Bourgeoisek amari egindako omenaldiak dira, ama ehulea baitzuen, eta agerian uzten dute amatasunaren izaera bikoitza: ama babeslea eta harraparia da aldi berean. Armiarmak kapulua ontzeko eta bere harrapakina ehizatzeko erabiltzen du zeta; beraz, amatasunak sendotasuna eta ahuldadea hezurmamitzen ditu. Ama erraldoi hau zitalki agertzen da arku gotikoen itxura duten hanka batzuen gainean. Hanka horiek kaiola eta gotorleku dira aldi berean, armiarmak zilborrean erantsita daraman eta erortzeko zorian daudela ematen duten arrautzez betetako poltsa babesteko. Armiarmak ikara eta beldurra eragiten ditu, baina bere altuerak, hanka arin batzuen gainean bereziki orekatuak, zaurgarritasun ia hunkigarria transmititzen du.

Erakutsi gutxiagoIrakurri informazio gehiago
Guggenheim Bilbao

Eskuratu aplikazioa

Arakatu museoak eta erabili Art Transfer, Pocket Gallery eta Art Selfie eginbideak eta beste batzuk

Orri nagusia
Ezagutu
Jokatu
Inguruan
Gogokoak