Kargatzen

Manuela Redondo de Bernal O’Reilly

Antonio María EsquivelXIX. mendea

Gordailua, Gipuzkoako Ondare Bildumen Zentroa

Gordailua, Gipuzkoako Ondare Bildumen Zentroa
Irun, Espainia

Antonio María Esquivel Espainiako pintura erromatikoaren ordezkari nagusietariko bat da, eta modan zeuden generoak lantzen dituen produkzio heterogeneoaren egilea; besteak beste, pintura erlijiosoa, mitologikoa, historikoa, kostunbrista eta erretratua landu zituen. Izan ere, erretratugile emankorra izan zen eta formatuak haren bezeroen ahalbideen arabera egokitu zituen. Manuela Redondorenean koordenatu apalagoak eta errepikakorragoak baliatu bazituen ere, ezin da gutxietsi haren egikera fina. Pintoreak modelo malenkoniatsuaren hazpegiak zehaztasunez transkribatzeari jartzen dio arreta, baina joera puristako nolabaiteko idealizazioz jantziz, zertxobait obalatua den aurpegiaren bilaketan, aho estutuan eta arbendol-itxurako begietan nabarmentzen den bezala. Obra honetan ederki ikus daiteke zein ongi menderatzen zuen marrazketa, eta baita haren produkzioaren zati handi batean nagusi izan zen seriotasun kromatikoa ere.

Mikel Lertxundi Galiana

Inbentario-zenbakia: STM-000056-001

Erakutsi gutxiagoIrakurri informazio gehiago
Gordailua, Gipuzkoako Ondare Bildumen Zentroa

Eskuratu aplikazioa

Arakatu museoak eta erabili Art Transfer, Pocket Gallery eta Art Selfie eginbideak eta beste batzuk

Orri nagusia
Ezagutu
Jokatu
Inguruan
Gogokoak