Regoyos inpresionista espainiarrik nagusiena kontsideratzen da. Modernitatera egin zuen pausoa Brusela eta Paris bezalako zentro berritzaileekin 1880 eta 1890 hamarkadetan izan zuen lotura bereziagatik izan zen. Belgikako hiriburuan bizitzen hasi zen pinturako bere ikasketekin jarraitu ahal izateko. Lan hau iritsieran egin zuen lehenbizikoetakoa da eta bizi izan zen etxeko bi familiakideren intimitate unea deskribatzen du: amak besotan du Emma Bogaerts txikia, jarraiko urtetan behin baino gehiagotan erretratatuko zuena. Etxekoandrearen hautuan argiaren maneiu kontrastatuan jada bistaratzen dira Regoyos gaztearen gogo berritzaileak.
Mikel Lertxundi Galiana
Inbentario-zenbakia: GFA-005372-001