Kargatzen

Amaren gela - Ikuspegi orokorra

Francesco Clemente

Guggenheim Bilbao

Guggenheim Bilbao
Bilbao, Espainia

Amaren gela (La stanza della madre) Guggenheim Bilbao Museoa inauguratzeko mandatu bat izan zen. 17 panelen multzo honek Erdi Aroko eta Errenazimentuko jauregien tamaina handiko dekorazioko horma-irudiak ekartzen ditu gogora. Clementeren lanetan ohikoa denez, aurreko obretan erabili zituen elementuak agertu ohi dira berriro; halaxe sortzen du lan baten eta hurrengoaren arteko lotura bisual antzeko bat eta irakurketa kronologiko hutsa sahiesten du. Lau elementuen erreferentziak —lurra, ura, sua eta airea— eta Indiako kulturatik, erlijioen tradiziotik eta astrologiatik hartutako sinboloekin batzen ditu. Amaren gela lanean, Clementek 1920ko hamarkadako antzoki bateko atze-oihala erabili zuen mihisetzat. Oihalaren adabakiak eta hondoaren kolorea bere konposizioaren oinarri dira, eta lanaren lirismoa areagotzen dute. Gainera, italierazko "stanza" hitzak stanze adiera ere badu, alegia, Errenazimentuko ganbera edo gela, munduko zaratatik ihes egin nahian hainbatek babesa aurkitzen zuen lekua.

Clementeren hiztegi metaforikoak gorputza du oinarri, eta giza formari buruz artistak egiten dituen bariazio ugariek aditzera ematen dute gorputza dela munduaz duen ikuspegiaren sinbolo nagusi. Gorputza, osotasuna eta zatiak, askatasuna eta murrizketa adierazten ditu aldi berean, eta bizitzaren bikoiztasunak irudikatzeko bitarteko nagusia da Clementerentzat, bere ibilbidean zehar egin izan dituen erretratu eta autorretratu ugarietan bereziki. Lan askotan, begiak eta genitalak oso nabarmen agertzen dira. Artistarentzat, hain sentikorrak diren organo horiek kanal antzekoak dira, psikearen barruko munduaren eta naturaren eta kulturaren kanpoko munduaren artekoak. Clementek, Italian, Amerikan eta Indian sustraiak errotuta dituen artistak, beti erabili izan ditu atzerriko kulturen elementuak niaren eta ingurunearen arteko loturetan arakatzeko.

Erakutsi gutxiagoIrakurri informazio gehiago
Guggenheim Bilbao

Elementu gehiago

Eskuratu aplikazioa

Arakatu museoak eta erabili Art Transfer, Pocket Gallery eta Art Selfie eginbideak eta beste batzuk

Orri nagusia
Ezagutu
Jokatu
Inguruan
Gogokoak