Kargatzen

Mendebaldeko gordailua

Enzo Cucchi1986

Guggenheim Bilbao

Guggenheim Bilbao
Bilbao, Espainia

Mendebaldeko gordailua (Deposito occidentale) 1986an amaitu zuen. Beste lan batzuetan bezala, giro heroikoa da nagusi. Zurrunbiloetan eta berotasunean murgiltzen gara, kontrolik gabe; bada, irudi bortitzenen kontrolpean dago. Margolanaren mugen barruan bide batek zeharkatzen du irudiaren gainazala: bizialdi berri baten sorrera erakusten digu, edo egoera berri bat, behintzat. Ez dago sentsazio arinik ezta sentimendu leun edo delikaturik, giroak osagai bakoitza eratzen eta zehazten du. Mendebaldeko gordailua egin zuen urtean bertan aurkeztu zen New Yorkeko Solomon R. Guggenheim Museum-en, artistari eskainitako erakusketa monografikoan. Museoko errotondan jarri zuten, eskultura baten ondoan, bidaia mintzagai izan dezan instalazioak. Irudien eta metalezko gurpil baten bidez, Mendebaldeko gordailuak irudi epikoak jasotzen ditu mundu berri baten erreferentzia adierazteko.

Erakutsi gutxiagoIrakurri informazio gehiago
Guggenheim Bilbao

Eskuratu aplikazioa

Arakatu museoak eta erabili Art Transfer, Pocket Gallery eta Art Selfie eginbideak eta beste batzuk

Orri nagusia
Ezagutu
Jokatu
Inguruan
Gogokoak