Kargatzen

Bakarrik haizearekin, denborarekin eta soinuarekin

Anselm Kiefer1997

Guggenheim Bilbao

Guggenheim Bilbao
Bilbao, Espainia

Bakarrik haizearekin, denborarekin eta soinuarekin (Nur mit Wind, mit Zeit und mit Klang, 1997) formatu handiko lan-sail batekoa da, tartean direla piramideak eta tamaina handiko antzinako beste egitura batzuk. Kieferrek 1996an ekin zion sail honi (liburuak ere badaude) Amerikara eta Asiara egindako bidaietan hartutako argazkiak inspirazio-iturri hartuta. Eraikin altuek eta dorreek esanahi berezia dute alemaniarraren lanetan. Antzinako Egipton bezala, han mundu honen eta beste munduaren arteko igarobidetzat jotzen ziren piramideak, Kieferrek "zeruaren eta lurraren" artean kokatzen ditu [1]. Lan honen izena piramidearen gaineko inskripzio batean agertzen da eta XX. mendeko austriar poeta Ingeborg Bachmann-en Exil ("erbestea") poematik aterata dago. Haurtzaroan Bigarren Mundu Gerra bizi izan zuen Bachmannek bezala, Kieferrek urrutiko eta antzinako gerretan oinarritzen du bere obraren zati handi bat historiaren ziklo suntsigarriaz hausnartzeko.

Erakutsi gutxiagoIrakurri informazio gehiago
  • Izena: Bakarrik haizearekin, denborarekin eta soinuarekin
  • Sortzailea: Anselm Kiefer
  • Sortze-data: 1997
  • Kokapena: Bilbo, Espainia
  • Dimentsio fisikoak: 473 x 944 x 22 cm
  • Mota: Margolana
  • Kanpoko esteka: Artelana Guggenheim Bilbao Museoaren webgunean
  • Materiala: Akrilikoa eta emultsioa mihise gainean
  • Artelanaren kokapena Museoan: 209. aretoa
Guggenheim Bilbao

Eskuratu aplikazioa

Arakatu museoak eta erabili Art Transfer, Pocket Gallery eta Art Selfie eginbideak eta beste batzuk

Orri nagusia
Ezagutu
Jokatu
Inguruan
Gogokoak