Kargatzen

Portzelanazko irudiak

Concha Laca, Ilán Martin1983

Gordailua, Gipuzkoako Ondare Bildumen Zentroa

Gordailua, Gipuzkoako Ondare Bildumen Zentroa
Irun, Espainia

Dantza herrikoi edo folklorikoko bi bikote irudikatzen dituzten mukulu biribileko eskulturak, haien jatorriko (Euskal Herria eta Galizia) jantzi konbentzionalak soinean dituztela.

Euskal Herriko irudian, oinarrian, zigilu estanpatua du, ereinotz-koroaren barruan "BIDASOA" idazkuna duena, dena urdinez; oinean, "España" dio, urdinez ere. Idazkuna: "Decorado a mano bajo esmalte" ("Esmalte azpian eskuz apainduta").

Galiziako irudian, oinarrian, zigilu estanpatua du, ereinotz-koro berdearen barruan "BIDASOA" idazkuna duena, beltzez; oinean, "MADE IN ESPAÑA" ("ESPAINIAN EGINA") dion idazkuna, beltzez ere. Ilan Martin, 83.

Irudi hauek igeltsuzko eskulturaren prestaketarekin hasten den prozesu egitekotsuaren emaitza dira. Moldeak egiteko erabili zen jatorrizko eskultura Mª Concepción Laca artistak egindakoa da. Irudiak igeltsuzko moldeetan oinarrituz eraikitzen dira, pieza bakoitza hainbat zatitan banatuz.

Moldeetan irudi baten zati guztiak egin ostean, elkartu egiten dira irudia egiteko. Jarraian labean sartzen da (800 º C), bizkotxozko irudia sortuz. Prozesu horretan piezak bolumenaren % 30 inguru galtzen du.

Gero, eskuz margotzen dira (kasu honetan bezalaxe) edo kalkomaniak finkatuz apaintzen dira, eta berriz labean sartzen dira (1300 º C), kolorea edo apaingarriak finkatzeko.

Erreferentzia bibliografikoak:

Álvarez, Marian ; Jiménez, Maite ; Mujika Goñi, Amaia. Euskal lozak eta portzelanak : XVIII-XX mendeak = Lozas y porcelanas vascas : siglos XVIII-XX. Bilbao: Euskal Museoa = Museo Vasco, 2009. 469-511.

Erakutsi gutxiagoIrakurri informazio gehiago
  • Izena: Portzelanazko irudiak
  • Sortzailea: Concha Laca, Ilán Martin
  • Data: 1983
  • Provenance: Porcelanas de Bidasoa lantegia (Irun, Gipuzkoa)
  • Mota: Objektu apaingarria
  • Materiala: Portzelana
Gordailua, Gipuzkoako Ondare Bildumen Zentroa

Eskuratu aplikazioa

Arakatu museoak eta erabili Art Transfer, Pocket Gallery eta Art Selfie eginbideak eta beste batzuk

Orri nagusia
Ezagutu
Jokatu
Inguruan
Gogokoak