Kargatzen

Holandako familia noble baten erretratua

Jan Maurits Quinkhardt1724

Gordailua, Gipuzkoako Ondare Bildumen Zentroa

Gordailua, Gipuzkoako Ondare Bildumen Zentroa
Irun, Espainia

Haren garaikide askok bezalaxe, Quinkhardek, genero-eszena lauen ordez, pintura alegorikoa eta mitologikoa bezalako gai transzendenteago ak aukeratu bazituen ere, Holandako errealitateak leku bat izan zuen haren produkzioan, erretratuaren bidez. Emaitza bikainak lortu zituen genero horretan, ingeles pinturako eraginak txertatuz. Azken finean, bi lurraldeetako klase altu eta ertainek haien maila sozialaren harrotasunmaila antzekoa izan zuten, eta hura agertu nahi zuten haien erretratuetan. Quinkharden adibide bikain honetan agerian jartzen da prestigio hori, hiru pertsonaiek soinean daramatzaten ehunen kalitatea modu miresgarrian jaso baita, bereziki, familiaburuak daraman dirdai irisatuko zetazko txabusinan. Haren itxuraren monumentaltasunak finkatu egiten du hiru pertsonaiek eratzen duten hirukian oinarritutako konposizio sendoa. Hirurak paisaiari zabalik dagoen jauregi-eremu aberats batean daude bilduta, haien oparotasunaren sinbolo gisa baliagarri.

Mikel Lertxundi Galiana

Inbentario-zenbakia: STM-000062-001

Erakutsi gutxiagoIrakurri informazio gehiago
  • Izena: Holandako familia noble baten erretratua
  • Sortzailea: Jan Maurits Quinkhardt
  • Data: 1724
  • Dimentsio fisikoak: 184x155 cm
  • Mota: Margolana
  • Kanpoko esteka: San Telmo Museoa
  • Materiala: Mihisearen gaineko olioa
Gordailua, Gipuzkoako Ondare Bildumen Zentroa

Eskuratu aplikazioa

Arakatu museoak eta erabili Art Transfer, Pocket Gallery eta Art Selfie eginbideak eta beste batzuk

Orri nagusia
Ezagutu
Jokatu
Inguruan
Gogokoak