Kargatzen

Laratzak

EzezagunaXIX-XX. mendeak

Gordailua, Gipuzkoako Ondare Bildumen Zentroa

Gordailua, Gipuzkoako Ondare Bildumen Zentroa
Irun, Espainia

Laratza burdinezkoa izan ohi den kate bat da, beheko muturrean kako bat duena, eta katebegiren batean lotzen den beste bat distantzia gutxira duena; horri esker, beheko kakoa gorago edo beherago geratzen da. Katea tximiniatik zintzilikatzen da, eta kakotik pertza edo sukaldeko beste tresnaren bat (parrila, gaztaina erregailua, eta abar) zintzilikatzen da, sutik gertuago edo urrunago.

"Ekonomika" izenez ezagutzen diren sukaldeak agertu aurretik eta, geroago, gasarekin, elektrizitatearekin, eta abarrekin funtzionatzen zuten sukaldeak agertu aurretik, laratza ezinbesteko elementua zen ia, eta etxeko sua eta, hedaduraz, etxea sinbolizatzera heldu da. Hainbesterainokoa izan da, imajinario kolektiboan tresna huts gisa dituen funtzioak gainditu dituela eta hainbat esaera zahar, abesti eta adierazpenen protagonista dela, familia laratzaren inguruan biltzen zelako. Horregatik, bestelako erritualen artean, familian sartzen ziren animaliei laratzaren inguruan hiru bira emanarazten zieten, etxe berrira ohitzeko.

Gipuzkoako Foru Aldundiak 245 laratzeko bilduma du, horri San Telmo Museoaren 15 aleak gehitzen zaizkio.

Erreferentzia bibliografikoak:

Kalzakorta, Jabier. Laratzaren gaineko esaera zahar, igarkizun eta sineskerak. Cuadernos de etnología y etnografía de Navarra, 73, 355-368.

Caro Baroja, Julio. Etnografía histórica de Navarra. Pamplona : Aranzadi, 1971-1972. 2

Erakutsi gutxiagoIrakurri informazio gehiago
  • Izena: Laratzak
  • Sortzailea: Ezezaguna
  • Data: XIX-XX. mendeak
  • Mota: Sukaldeko tresneria
  • Materiala: Burdina
Gordailua, Gipuzkoako Ondare Bildumen Zentroa

Eskuratu aplikazioa

Arakatu museoak eta erabili Art Transfer, Pocket Gallery eta Art Selfie eginbideak eta beste batzuk

Orri nagusia
Ezagutu
Jokatu
Inguruan
Gogokoak