Kargatzen

Inprenta

EzezagunaXX. mendea

Gordailua, Gipuzkoako Ondare Bildumen Zentroa

Gordailua, Gipuzkoako Ondare Bildumen Zentroa
Irun, Espainia

Minerva motako burdinazko inprenta. Jatorrian eskuz erabiltzeko egindakoa da; geroago elektrifikatu zuten. Inprimatzea arrabolekin egiten da eta eskuz kargatzen da. Aurrealdean "HISPANIA" marka du, eta zurezko erretiluak ditu alboetan.

Minerva izenez ezagutzen direnak XIX. mende amaieratik erabiltzen diren tamaina txikiko makina tipografikoak dira. Minerva tipografian gehien erabiltzen zen makina izan zen, XX. mende erdialdean lehenengo prentsa zilindrikoak agertu ziren arte. Hispania modeloa, Bartzelonan produzitutakoa, oso ezaguna izan zen 1950etik aurrera, hura erabiltzea erraza zelako eta emaitza onak ematen zituelako.

Gipuzkoan, inprentak izan duen historia foru erakundeei oso lotuta dago. Makina hau Foru Aldundiko Inprentak erabili zuen, Jauregian 1985era arte, eta inprenta eraikinean gero, noizean behingo lanak egiteko. 2007an utzi zioten erabiltzeari.

Erreferentzia bibliografikoak:

Arana Martija, José Antonio. Euskal Herriko inprentaren historia. Uztaro. 1994, 12, 37-53.

Fernández de Casadevante, Mª Dolores. La imprenta en Guipúzcoa. [S.l.] : Adi, 2015. 527

Inbentario-zenbakia: GFA-035792-001

Erakutsi gutxiagoIrakurri informazio gehiago
  • Izena: Inprenta
  • Sortzailea: Ezezaguna
  • Data: XX. mendea
  • Dimentsio fisikoak: 125x104x117 cm
  • Provenance: Donostia (Gipuzkoa)
  • Mota: Industria grafikoa
  • Materiala: Burdina
Gordailua, Gipuzkoako Ondare Bildumen Zentroa

Eskuratu aplikazioa

Arakatu museoak eta erabili Art Transfer, Pocket Gallery eta Art Selfie eginbideak eta beste batzuk

Orri nagusia
Ezagutu
Jokatu
Inguruan
Gogokoak