Kargatzen

Zerra

EzezagunaXX. mendearen bigarren erdia

Gordailua, Gipuzkoako Ondare Bildumen Zentroa

Gordailua, Gipuzkoako Ondare Bildumen Zentroa
Irun, Espainia

Aire-zerra, asto-zerra edo bi eskuko zerra deritzon mozteko tresna. Xafla hortzdun luze bat du, muturretan zurezko giderrak dituena. Dituen izendapenek adierazten duten bezala, bi pertsonek erabiltzen zuten enborrak mozteko. Horretarako enborra euskarri batzuen gainean (astoak) jartzen zen, zuhaitza bota eta haren azala kendu ostean.

Ontzigintza euskal kostaldeko jarduera ekonomiko nagusietako bat izan zen Erdi Arotik XVIII. mendera arte. XIX. mendetik aurrera, ontzi-industria handiaz kanpo, itsasertzetako aroztegiek zurezko arrantzontzi txiki eta ertainak eraikitzen jarraitu zuten. XX. mendeko bigarren erdialdean, ontziolak pixkanaka itxi egin dira, eta funtzionatzen jarraitzen dutenek zura beira zuntzarengatik eta bestelako material plastikoengatik ordezkatu dute.

Zerra hau Gipuzkoako Foru Aldundiaren Untzi Museoko bildumakoa da.

Erreferentzia bibliografikoak:

Casado, José Luis (dir). Barcos y Astilleros. La Construcción Naval en Cantabria. Santander, Navalia, 1993. 83-84

Juan-García Aguado, José María de. La carpintería de ribera en Galicia (1940-2000). A Coruña, Universidade da Coruña, 2001. 37-38

Erakutsi gutxiagoIrakurri informazio gehiago
  • Izena: Zerra
  • Sortzailea: Ezezaguna
  • Data: XX. mendearen bigarren erdia
  • Dimentsio fisikoak: 45x270x30 cm
  • Provenance: Barbastro (Huesca)
  • Mota: Tresna
  • Kanpoko esteka: Untzi Museoa
  • Materiala: Burdina, Zura
Gordailua, Gipuzkoako Ondare Bildumen Zentroa

Eskuratu aplikazioa

Arakatu museoak eta erabili Art Transfer, Pocket Gallery eta Art Selfie eginbideak eta beste batzuk

Orri nagusia
Ezagutu
Jokatu
Inguruan
Gogokoak