Burdinazko igitai txikia, Intxurreko herri harresitutik datorrena (Albiztur-Tolosa, Gipuzkoa). Ebakidura triangeluar kurbatuko xaflatik abiatuta egina dago. Punta kamuts xamarra du, eta helduleku tubular irekia, oinarrian zeharkako errematxea duena. Aztarnategiko 1. zk. etxebizitzan aurkitu zen, eta Bigarren Burdin Arokoa da (2500-2000 urteak BP).
Bibliografia:
Peñalver, Xabier ; Uribarri, Eloisa. Intxur : Burdin Aroko herrixka = Poblado de la Edad del Hierro. Tolosa: Lizardi KulturTaldea, 2002. 247. Tolosa Historia Bilduma, 1
Peñalver, Xabier ; San Jose, Sonia. Burdin Aroa Gipuzkoan = La Edad del Hierro en Gipuzkoa. Donostia : Gipuzkoako Foru Aldundia, 2011. 263. Arkeologia, 0.3
Inbentario zenbakia: M.251