Erramu hosto-formako punta hau Aitzibitarte IV (Errenteria, Gipuzkoa) haitzulotik dator. Suharrian landuta, ukitu lauen bidez mehetutako pieza oso landuak dira, eta soslai oso zaindua dute. Zailtasun handiko lana da, eta Goi Paleolitoko Solutre aldian (22 000 – 18 000 BP) lortutako tailaren tekniken maila altuko ezaguera adierazten dute. Ehizarako erabiltzen ziren.
Erreferentzia bibliografikoak:
Barandiaran, Jose Migel. Excavaciones en Aitzbitarte IV. (Trabajos de 1960). Munibe, 1961. 13, 183-285
Altuna, Jesús. Las cuevas de Aitzbitarte (Landarbaso, Rentería) situación e historia de las investigaciones. In: Jesús Altuna, Koro Mariezkurrena, Joseba Rios: Ocupaciones humanas en Aitzbitarte (País vasco), 33.600-18.400 BP (Zona de entrada de la cueva). Vitoria-Gasteiz : Servicio Central de Publicaciones del Gobierno Vasco, 2011. 13-21. EKOB, 5.
Inbentario-zenbakia: Ait IV.8M.120.4