Kargatzen

Izpirituarentzako espazioa

Eduardo Txillida1995

Guggenheim Bilbao

Guggenheim Bilbao
Bilbao, Espainia

Izpirituarentzako espazioa (Espacio para el espíritu, 1995) metodo tradizionalak baliatuz Indiako harrobi batzuetatik erauzi zen granito arrosaz egindako pieza da. Chillida 1980ko hamarkadaren amaieran hasi zen granito hori lantzen eta, garai hartan, 1988ko Veneziako Bienalean erakusgai jarri zen Sakona airea da IV (Lo profundo es el aire IV, 1987) sortu zuen. Granitozko lan horiek irekiune bat dute goiko aldean (lauki bat) eta, bertatik, argia sar daiteke barnealdera. Chillidak jakin bazekien harria eraldagaitza dela: uko egiten dio itxuraldatua izateari. Harriari ezarrarazitako geometria baten ordez, materiaren beraren geometria ateratzea bilatzen zuen. Chillidaren iritziz, harriaren indarra eta kemena espazioa moldatzeko eta batzeko gaitasuna ziren. Eskultoreak, granitoa lantzean, arrokak berak, mendi batek bezala, arkitektura-esperientzia bat eskaintzea nahi zuen.

Erakutsi gutxiagoIrakurri informazio gehiago
  • Izena: Izpirituarentzako espazioa
  • Sortzailea: Eduardo Chillida
  • Sortze-data: 1995
  • Kokapena: Bilbo, Espainia
  • Dimentsio fisikoak: 173 x 85 x 91 cm
  • Mota: Eskultura
  • Kanpoko esteka: Artelana Guggenheim Bilbao Museoaren webgunean
  • Materiala: Granito arrosa
  • Artelanaren kokapena Museoan: 307. aretoa
Guggenheim Bilbao

Eskuratu aplikazioa

Arakatu museoak eta erabili Art Transfer, Pocket Gallery eta Art Selfie eginbideak eta beste batzuk

Orri nagusia
Ezagutu
Jokatu
Inguruan
Gogokoak