Jentilbaratza (Ataun, Gipuzkoa) gazteluan aurkitutako burdinazko balezta-punta. Ebakidura karratua dauka eta zurezko haga bat sartzeko tutu formako kirtena. Aurkitu zen gaztelua estrategikoki kokatuta dago, barnealdea eta kostaldea lotzen zituen bidean, eta Aralar mendikatearen sarbidean. Garrantzi handia izan zuen Iruñea-Nafarroako erresumaren eta Gaztelaren arteko gatazketan, baita Bandoen arteko borroketan ere. Horren lekuko dugu balezta punta hau.
Erreferentzia bibliografikoak:
Sarasola, Nerea ; Moraza, Alfredo. Erdi Aroko arkeologia Gipuzkoan = Arqueología medieval en Gipuzkoa. Donostia : Gipuzkoako Foru Aldundia, 2011. 260. Arkeologia, 0.5
Inbentario-zenbakia: J.B.1970-209 M-246
"Food" gaia interesatzen zaizu?
Jaso berritasunak Culture Weekly-ren buletin pertsonalizatuarekin
Dena prest!
Zure lehenengo Culture Weekly buletina aste honetan iritsiko da.