Kargatzen

Goruak

XIX-XX. mendeak

Gordailua, Gipuzkoako Ondare Bildumen Zentroa

Gordailua, Gipuzkoako Ondare Bildumen Zentroa
Irun, Espainia

Zurezko hiru goruz osatutako multzoa. Pedal bati eragitean biratzen duen gurpil batez osatuta daude. Gurpilak ardatz horizontal bat mugitzen du; ardatz horretan muiloa edo liho-zuntz txarrantzatua (edo artile-zuntzezkoa, hala badagokio) luzatuz eta bihurrituz sortzen den haria biltzen da.

XVI. mendetik aurrera, pedalezko gorua etxeetan sartzen joan zen, nahiz eta ez zituen erabat ordezkatu eskuko goruak eta ardatzak. Lihoa haritzea emakumeek egin ohi zuten zeregina zenez, goruak ezkon-hornietan ematen ziren; hori dela eta, asko fintasunez landuta daude.

Goruetako bat Azkainekoa (Lapurdi) da eta besteen jatorria ezezaguna da. Gipuzkoako Foru Aldundiak Goruzaleok, ehunei lotutako euskal ondarea babesteko taldeari, erositako bildumakoak dira.

Erreferentzia bibliografikoak:

Goñi, Karmele. Tejidos vascos = Euskal ehunak. In: Artesanía vasca = Euskal eskulangintza. Vitoria-Gasteiz: Eusko Jaurlaritza = Gobierno Vasco, 1985. 205-210.

Isazelaia, Jaione. Linua, ehuna, artilea. Bergara: Bergarako Udala, 1997.191

Erakutsi gutxiagoIrakurri informazio gehiago
  • Izena: Goruak
  • Data: XIX-XX. mendeak
  • Mota: Ehungintza
  • Materiala: Zura, Burdina
Gordailua, Gipuzkoako Ondare Bildumen Zentroa

Eskuratu aplikazioa

Arakatu museoak eta erabili Art Transfer, Pocket Gallery eta Art Selfie eginbideak eta beste batzuk

Orri nagusia
Ezagutu
Jokatu
Inguruan
Gogokoak