Kargatzen

Hilarriak

EzezagunaXV-XVIII. mendeak

Gordailua, Gipuzkoako Ondare Bildumen Zentroa

Gordailua, Gipuzkoako Ondare Bildumen Zentroa
Irun, Espainia

Hilarriak harearriz, kareharriz edo marmolez egindako hilobi-monumentuak dira, lurrean zut jartzen direnak. Gehienak disko-formakoak izan ohi dira, baina laukizuzenak eta antropomorfoak ere izan daitezke. Irudi eta sinbolo kristau eta paganoak izaten dituzte, eta baita motibo begetalak eta geometrikoak ere; gutxiagotan azaltzen dira giza irudiak, animaliak eta lanabesak (goldeak, tresnak, armak...) dituztenak.

Hilarriak Antzinarotik aurkitzen dira, munduko eskualde ugaritan. Euskal hilarrien bereizgarria Erdi Arotik XIX. mendera bitartean barra-barra aurki ditzakegula da, eta gehienak disko-formakoak direla. Hilobien buruan jartzen ziren, hilerrietan. Bideen ondoan edo bestelako lekuetan dauden hilarriek bat-bateko heriotzaren bat edo bortxaz gertatutako heriotzaren bat gertatu deneko lekua adierazten dute.

Gipuzkoako Foru Aldundiak duen hilarri-bilduman hamalau pieza daude, horietatik bederatzi Manuel Laborde Werlinden bildumakoak dira eta bost Antxon Agirre Sorondoren bildumakoak. Azpimarratzekoa da azken horrek gaiaren inguruan egindako ikerketa-lana.

Erreferentzia bibliografikoak:

STM San Telmo Museoa : Guía. [San Sebastián] : San Telmo Museoa, D.L. 2013. 42-44.

Aguirre Sorondo, A. Estelas discoidales en Gipuzkoa: origen y significado. Donostia-San Sebastián: Sociedad Guipuzcoana de Ediciones y Publicaciones, 1991. 127

Aguirre Sorondo, A. Antropología de la estela funeraria: repaso de la cuestión e hipótesis de interpretación. Cuadernos de etnología y etnografía de Navarra, 1995.65, 107-126.

http://www.euskomedia.org/PDFAnlt/jgl/01001361.pdf

Erakutsi gutxiagoIrakurri informazio gehiago
  • Izena: Hilarriak
  • Sortzailea: Ezezaguna
  • Data: XV-XVIII. mendeak
  • Mota: Hilobi harria
  • Materiala: Harria
Gordailua, Gipuzkoako Ondare Bildumen Zentroa

Eskuratu aplikazioa

Arakatu museoak eta erabili Art Transfer, Pocket Gallery eta Art Selfie eginbideak eta beste batzuk

Orri nagusia
Ezagutu
Jokatu
Inguruan
Gogokoak