Kargatzen

Artamugarria

EzezagunaXVII-XVIII. mendeak

Gordailua, Gipuzkoako Ondare Bildumen Zentroa

Gordailua, Gipuzkoako Ondare Bildumen Zentroa
Irun, Espainia

"Prisma formako kareharria, alde bat eta goiko aldea tailatua dituena (letrak aldean eta izpiak goiko aldean). Behealdean hautsita dago eta lurperatutako zatitik banatuta dago; lurpeko zatia ez da aurkitu. Gainaldeko marrek adierazi bezala, hau erdialdeko mugarria zen, saroiko kanpoko zortzi mugarriak seinalatzen zituena.

Saroiak antzina artzaintzarako erabiltzeko seinaleztatu zituzten lursail zati borobilak ziren. Erdiko mugarri bat oinarritzat hartuta, zegozkien mugarritan amaitzen ziren zortzi erradio markatzen ziren. Eremuaren tamaina Bizkaia eta Gipuzkoako foruek arautzen zuten, eta desberdina zen udako edo neguko saroientzat. Okupazioa, beraz, urtaroka egiten zen. Geroago horietako asko baserri bihurtu ziren arren, gehienek jatorrizko forma eta tamaina mantendu zituzten.

Mugarri hau J. Salbarredik aurkitu zuen 2008an Elduainen (Gipuzkoa), Argarateko mendixkan. Gipuzkoako Foru Aldundiaren Mendietako eta Natura Inguruneko Zuzendaritza Nagusiak 2014an ekin zion berreskuratzeari eta Gordailuara lekualdatzeari.

Erreferentzia bibliografikoak:

Zaldua Etxabe, Luis Mari. Saroiak eta kortak : mendialdeko antzinako gizartearen oinordeak. Urnieta : [s.n.], 2006. 217

Zaldua Etxabe, Luis Mari. Saroeak Urnietan : saroeen inguruko ikerketak zertan diren Euskal Herrian =

Seles en Urnieta : ""status quaestionis"" de las investigaciones en torno a los seles en Euskal Herria = Stone octogons in Urnieta... Urnieta : Kulturnieta, 1996. 123"

Moraza Barea, Alfredo. 600 aniversario de la mancomunidad de Enirio-Aralar (1409-2009). Ordizia : Mancomunidad de Enirio-Aralar, 2010. 174

Moraza Barea, Alfredo. Enirio-Aralarko Mankomunitatearen 600. urteurrena : (1409-2009). Ordizia : Enirio-Aralar Mankomunitatea, 2010. 174

http://saroiak.net/biblio.php
http://www.leitzaran.net/seles/argarate-garaikoa.htm

Inbentario-zenbakia: GFA-042071-001

Erakutsi gutxiagoIrakurri informazio gehiago
  • Izena: Artamugarria
  • Sortzailea: Ezezaguna
  • Data: XVII-XVIII. mendeak
  • Dimentsio fisikoak: 47x20,5x20,5 cm
  • Provenance: Elduain (Gipuzkoa)
  • Mota: Lur eremuen zedarriztatzea
  • Materiala: Harria
Gordailua, Gipuzkoako Ondare Bildumen Zentroa

Eskuratu aplikazioa

Arakatu museoak eta erabili Art Transfer, Pocket Gallery eta Art Selfie eginbideak eta beste batzuk

Orri nagusia
Ezagutu
Jokatu
Inguruan
Gogokoak