Kargatzen

Esferaren desokupazioaren entsegua

Jorge Oteiza1958

Guggenheim Bilbao

Guggenheim Bilbao
Bilbao, Espainia

Ikerketa lan handia egin zuen aurretik baina. 1947an ekin zion "helburu esperimental" deitu zion horri, Hego Amerikatik Euskal Herrira itzuli —bertan luze izan zen— eta Henry Moore-ren lanak harengan izan zuen itzal handiaz jabetu zenean. Hainbat gogoeta kontzeptual eta eskulturaren inguruko arazoei aurre egiteko ikuspegi berezi bat izan zituen oinarri: arte-jardun oro ezer ez den ezerezetik ernatzen dela uste zuen, eta, ondoren, Guztia den Ezereza datorrela. Bi motako aldiak daude artean beraz, eta batak besteari jarraitzen dio: batean espresibotasuna eta materia-kantitatea areagotzen da, eta ikuslearen zeregina hartzaile huts izatea da; bestean garrantzizkoa da espresioa itzaltzea, materia desokupatzea, espazioa bera nagusitzea eta ikusleak jarrera aktiboa hartzea eskulturaren hutsunearen aurrean.

Kandinsky, Mondrian, Malevich eta beste maisu batzuen lanak berriro interpretatu ondoren garatu zituen esperimentazioaren eta espiritualtasunaren inguruko ideia horiek. Horietatik abiatu eta gorputz geometriko sinpleak —zilindroa, esfera eta kuboa, esaterako— husteari ekin zion. Modu ordenatuan egin zituen saiook; izan ere, auzi bertsuak taldekatu zituen "familia esperimentalak" deitu zituen sailetan. Eredu txiki horietatik batzuk baino ez bihurtzen zituen lan handi; adierazgarrienak edota sendoenak izaten ziren, eta behin betiko itxura ematen bazien ere, eskala txikian egiten zituen. Urte haietan sortu zituen Esferaren desokupazioa (La desocupación de la esfera) saileko Hillargia (1957), Bost Malevich ale makur dituen eraikuntza hutsa (Construcción vacía con cinco unidades Malevich curvas, 1957) eta Esferaren desokupazioaren entsegua (Ensayo de desocupación de la esfera, 1958). Hillargia lanean mugimendua aztertu zuen eta ikerketa hori egituran nabari da; horrez gain, lan figuratiboa ere bada, ilargiaren aldiei erreferentzia egiten die eta. Bost Malevich ale makur dituen eraikuntza hutsa Oteizaren funtsezko lana den Malevichi omenaldia horretatik oso gertu dago; bi lan horietan, soldaduraren eta forjaren teknikak uztartu zituen eta, ondorioz, eskulturak espazioa taxutzen duela eta espazioak eskultura eratzen duela ematen du: espazioa hutsuneetan mamitzen da baina, aldi berean, espazioak formak zanpatzen ditu eta haien eragile dela ematen du. Esferaren desokupazioaren entsegua (1958) lan garrantzitsua da, Esferaren desokupazioa saileko lan esperimentalari azkena ematen dion hurbilenetako lana da eta.

Erakutsi gutxiagoIrakurri informazio gehiago
Guggenheim Bilbao

Eskuratu aplikazioa

Arakatu museoak eta erabili Art Transfer, Pocket Gallery eta Art Selfie eginbideak eta beste batzuk

Orri nagusia
Ezagutu
Jokatu
Inguruan
Gogokoak