2019an, gure aretoetan Jenny Holzer. Zera deskribaezina erakusketa egon zen urte berean, artistak hiru obra eman zizkion dohaintzan Guggenheim Bilbao Museoari, eta lehendik ere Bilduma Propioan zeuden bost piezen osagarri berebizikoa dira.
Haietako bat Biziraupena saila: gizonek ez zaituzte babesten… (Survival Series: Men don’t protect…) da. Museoaren funtsetan zeuden Holzerren beste hiru bankuei gehitu zaie. Hiru banku horiek sail ezberdinetakoak dira eta artistaren beraren testuak dituzte.
Holzerrek 1983an jarri zuen martxan Biziraupena saila, eta nolabaiteko premia-tonua zuten mezuak idatzi zituen bertan jendeak bere ingurune politiko, sozial, fisiko edo psikologikoari erantzuteko duen modua zalantzan jartzeko, haren berri emateko nahiz haren inguruan irakasteko. Nahiz eta hasiera batean euskarri elektronikoan egon, laster beste euskarri batzuetan jarri ziren; adibide gisa, banku honen granitoa dugu, non artistak “MEN DON’T PROTECT YOU ANYMORE” (Gizonek ez zaituzte babesten jada) idatzi baitzuen, aukerak eta interpretazioak ugaritzeko.