Kargatzen

Mezamutilla

Elias Salaberria1933

Gordailua, Gipuzkoako Ondare Bildumen Zentroa

Gordailua, Gipuzkoako Ondare Bildumen Zentroa
Irun, Espainia

Salaverría, plastikari dagokionez, mende aldaketan finkatutako koordenadatan ainguratuta geratzen den margolaria da. Trebakuntza akademiko sendoa izan zuen. Luis Menéndez Pidalekin batera egindako ikastaldiak bideratu zuen pintura intimista baterantz, eta haren produkzioan nagusi diren egite, konposizio eta koloreen neurritasunean izan zuen eragina. Hemen, XIX. mende amaierako ezaugarri izan zen gaiari heltzen dio: mezamutilak protagonista dituzten eszenen kontakizuna egiteari, umore-azpidoinu batekin. Dena den, lehen planoa erabiltzeak, eta Salaverríak ezarri zuen kontzeptu zinetiko berritzailea erabiltzeak obra honi interes handiagoa ematen diote, mezamutillismo deritzonak eman zituen interpretazio anekdotiko eta garrantzigabe askorekin alderatzen badugu. Haurraren irribarre pikaro eta jostalaria bigarren planoan irudikatzen den ekintzaren aurretik doa.

Mikel Lertxundi Galiana

Inbentario-zenbakia: STM-000327-001

Erakutsi gutxiagoIrakurri informazio gehiago
Gordailua, Gipuzkoako Ondare Bildumen Zentroa

Eskuratu aplikazioa

Arakatu museoak eta erabili Art Transfer, Pocket Gallery eta Art Selfie eginbideak eta beste batzuk

Orri nagusia
Ezagutu
Jokatu
Inguruan
Gogokoak